[Buru Ariketa] Bizikletan arineketan

[Buru Ariketa] Bizikletan arineketan –

Zientzia Kaiera atariak dozena erdi buru ariketa atondu ditu aurtengo udarako. EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren blogak eredu bera erabili izan du aurreko urteetan ere, eta salabardoari, iaz egin zuen legez, aurreko urteko ariketak berreskuratzea otu zaio, oraindik egin gabe dituzuenontzako.

Igandero bat eskegiko dugu leiho honetan, aurreko ariketaren erantzunarekin batera.

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta udako oporretan egiteko astero ariketa matematiko bat izango duzu; Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta datorren astean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

.

 

BIZIKLETAN ARINEKETAN (5. ariketa)

Naiarak 15 km egin ditu bizikletan 51 minututan. Geroz eta arinago ibili da eta kilometro bakoitza egiteko aurrekoa baino 5 segundo gutxiago eman ditu. Zenbat denbora behar izan du azken kilometroa egiteko?

[Buru Ariketa] Bizikletan arineketan

.

.

Laugarren ariketaren erantzuna (Lorategiaren neurriak):

Pitagorasen teorema erabiliz,

?² + ?² = 7² , ?² + ?² = 9² , ?² + ?² = 6², ?² + ?² = ?²

Lehenengoaren eta hirugarrenaren baturari bigarrena kenduz gero,

?² + ?² = 7² + 6² ? 9² = 4 lortzen da. Beraz, d=2 da.

[Buru Ariketa] Bizikletan arineketan

.

______________________________________
Ariketak “Calendrier Mathématique 2017. Un défi quotidien” egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak. Ostiralero CNRS blogeko Défis du Calendrier Mathématique atalean aste horretako ariketa bat aurki dezakezu.
[Buru Ariketa] Lorategiaren neurriak [Buru Ariketa] Lorategiaren neurriak [Buru Ariketa] Lorategiaren neurriak
Bizikletan arineketan, Buru ariketa, buru ariketak, matematika, Zientzia Kaiera
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude