Atzerapena

Atzerapena –

Aitor Mendiluzek Tolosaldeko Atarian.

 

Whatsapp bat jaso dut, lankide batek atzeratu egingo dela jakinarazteko bidali didana. Eta mezuaren eta atzerapenaren arteko loturari buruz pentsatzen hasi naizenean uste baino estuagoa ez ote den bururatu zait.

AtzerapenaDenok jaso dugu noizbait atzerapen bat jakinarazteko whatsapp bat, eta denok pentsatu izan dugu atzerapenez datorrena iritsi zitekeela garaiz benetan nahi izan balu. Ez ote da izango aitzakia jartzeko erraztasunak atzerapenarekin iristera bideratzen gaituela? Ez ote dugu jakinarazteko erraztasun telematikoa atzerapenarekin iristeko baimentzat hartzen?

Aitzakia izateak ez egitera bultzatzen ote gaituen pentsatzen ari nintzela iritsi da lankidea. Berandu iritsi da noski, baina bere hitzetan mezuan jarritako ordurako. Niretzat berandu iritsi da, beretzat puntuan. Eta biontzat aitzakia eta ez egitearen arteko harremana politika bezalako eremuetara estrapolatzea saihesteko garaiz.

Atzerapena

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.