Asteburu honetan: Txokolate gailetak
Txokolate gailetak –
Asteburu honetarako, hotzak konbatitzeko postre eta gozoki eta gozoaren tartea berriz irekiz Txokolate gailetak RZ dakarkizugu, erraza, parranda osterako edo ama eta izeba datozenerako. Aiora @Probatxoak youtubeko bere kanalean Txokolatezko gailetak bere RZren bideoa ere akaso… Gozatu eta on egin! 🙂
…
Txokolate gailetak
…
…
Osagaiak:
- 400 g irin
- Gatza, ximiko bat
- Bikarbonatoa, ximiko bat
- 200 g gurin, biguna
- 150 g azukre
- 200 g azukre beltz
- 2 arrautza
- 250 g txokolatezko pipitak
Txokolate gailetak
Errezeta:
- Ontzi batean ipiniko dugu irina, gatza eta bikarbonatoa eman ondoan. Espatula batez ongi nahasi, eta erantsiko dugu gurin biguna. Oso garrantzitsua da gurina ez hotz, ez gogor, ez likido egotea. Erantsi egingo ditugu halaber azukreak, eta ongi nahasiko dugu guztia.
- Ore lodi bat aterako zaigu. Arrautza joak, banan-banan, erantsi, eta ongi landuko dugu ondoren orea. Azkenik, erantsiko ditugu txokolatezko pipitak eta ongi nahasiko dugu berriro guztia.
- Orea ongi estali, eta pausatzen utziko dugu hozkailuan, 4 bat ordutan.
- Horren ostean, intxaur baten neurriko ore zatiak egin, eta labeko erretilu batean gainean ipiniko ditugu, erretiluan gurina ongi igurtzi ondoan. Erretzen utziko ditugu labean 180º-ko tenperaturan, 8/10 minutuan, kurruskari gelditu arte.
- Hozten utzi eta gozatu…
…
Kasu!
Gailetak egin berri eta epel jatea ere plazer izugarria da… Pote batean gordeko ditugu gailetak bigundu ez daitezen, badira airea kentzen zaien poteak, primerakoak dira hauek. Hala ere, ez larritu, normalean ez dute pote barruan gehiegi irauten…
…
Akaso!
Aiora @Probatxoa bere youtubeko kanalean Txokolatezko gailetak RZren bideoa:
(RZ aipatzen ari denean ez da ari gure RZ hau aipatzen, beste RZ batez ari da…)
Txokolatezko gailetak
Errezeta gehiago …
Asteburu honetan: Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari, merienda edo postrea