Asteburu honetan: Txerri masailak saltsan errezeta

Asteburu honetan: Txerri masailak saltsan RZ –

Asteburu honetan: Txerri masailak saltsan RZ - Pagotxa RZk

Haragiak RZ sailtxoa jarraituz, matrail edo masaila saltsan dakarkizugu gaurkoan, txerriaren beste sail bat gozatzeko, Txerri masailak saltsan errezeta bikainaIker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste errezeta goxo eta erraz bat. Zaporetsua eta denak txundituta uzteko primerakoa, parranda osterako bikaina zinez, lagunekin bazkari bat gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 😉

TXERRI MASAILAK SALTSAN

Osagaiak 4 pertsonentzako:

  • Kilo bat txerri masail edo matrail
  • Porru bat
  • Bi tipula
  • Bi azenario
  • Lau baratxuri ale
  • Piper beltz ale batzuk
  • 3/4 litro ardo beltz
  • Basokada bat Oporto
  • Oliba olioa
  • Gatza

Asteburu honetan: Txerri masailak saltsan RZErrezeta

  1. Lapiko handi bat su bizian berotzen jarri. Jarraian, txerri masailak bertan jarri, eta oliba olio zorrotada bat bota, baita gatz pitin bat ere. Su bizian eduki 4 minutuz alde batetik, eta gorritzean, bestetik beste 4 minutuz.
  2. Bitartean, ditugun barazkiak garbitu (porrua, tipula, azenarioa eta baratxuri aleak), zuritu eta pusketatan moztu.
  3. Masailak ondo gorrituta dauzkagunean, barazki guztiak lapikora gehitu, sua moteldu, eta 15 minutuz erregosi. Basokada bat Oporto gehitu, eta ardo beltza ere bai. Horrekin batera, piper beltza gehitu, eta sua bizitu. Ardoak duen alkohol soberakina guztiz lurrintzeko, gutxi gorabehera 20 bat minutuz irakiten utzi, lapikoko salda kantitatea erdira murriztu arte. Ura gehitu lapikora, txerri masailak erabat estali arte. Ondoren, ordu bete inguruz irakiten eduki (masailaren samurtasunaren arabera, denbora gehixeago edo gutxixeago izan daiteke).
  4. Masailak lapikotik erretilu batera atera. Orain, lapikoan duguna txinoaren laguntzaz pasatu, eta gatzez nola dagoen dastatu. Salda fina gelditu bada, denbora gehixeagoz irakiten eduki, lodiera pixka bat hartu arte.
  5. Txerri masailak xerratan moztu behar ditugu. Horretarako, komenigarria da hotzak egotea, bestela ezingo baititugu ondo moztu. Ondoren, saltsa dugun lapikora gehitu, eta irakin azkar bat eman. Prest jateko.

Kasu!

… ardoak duen alkohol soberakina guztiz lurrintzeko, gutxi gorabehera 20 bat minutuz irakiten utzi, lapikoko salda kantitatea erdira murriztu arte. Ura gehitu lapikora, txerri Txerri masailak uretan erabat estali, ordu bete inguruz irakiten eduki, masailaren samurtasunaren arabera, denbora gehixeago edo gutxixeago izan daiteke.

Akaso!

Badator sagardo denbora eta petritegisagardoa kanaletik dakarkizugu Sagardoa sukaldean: Txerri masailak RZ

 

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Haizea LuzuriagaEuskal-txerri sekretua Baztango onddo saltsa krematsuarekin RZ egin zuenekoa…

Txerri masaila saltsan

Errezeta gehiago…

MahalenMahala - mahala.eus

GeuriaMerkatua euskara sustatzeagatik saritua!

pagotxa.eus/hara

Zorionak Pagotxatarron partetik!

Segi fin!

Txerri masailak saltsan RZ

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!