Asteburu honetan: Tipula eta hirugihar tarta

Tipula eta hirugihar tarta

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Tipula eta hirugihar tarta

Asteburu honetarako, hotzak konbatitzeko zopa edo salda bero bat bezalakorik ez dagoela esan genuen aurreko baten, baina pizzak etab. bero eta eginberri daudenean… gozatua ere itzela izan ohi da, ezta? Denbora eta pazientzia pixka bat eskatzen du gaurko Tipula eta hirugihar tarta RZk. Baina saiatuta errazaparranda osterako aproposa, ama eta izeba datozenerako edo ligatzen laguntzeko modukoa duzu RZ hau. Gozatu eta on egin! 🙂

Tipula eta hirugihar tarta

Tipula eta hirugihar tarta

Tipula eta hirugihar tarta

Osagaiak

  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia
  • tipula ertain, xerratan moztuak
  • 3 koilarakada oliba olio
  • Baratxuri ale bat, txikitua
  • Hirugihar ketua, dadotan moztua, eskutada bat
  • Baso txiki bat esnegain likido
  • Gazta arraspatua, eskutada bat
  • Gatza

Tipula eta hirugihar tarta

Errezeta

  1. Kazola batean olioa jarri eta sutan jarri. Bertan frijituko ditugu, su ez oso bizian, baratxuria, tipula eta hirugiharra. Gatz pixar bat eman. Egin dadila pixkana-pixkana barazkia ongi egosia egon arte, eta franko murriztu arte, ahal dela, kolore iluna hartu arte. Kolore iluna azkeneko momentuan sua bizituz lortuko dugu. Horrela karamelu itxura hartuko du. Guztira 2 ordu edo behar dira. Gero epeldu dadila pixka bat.
  2. Aurretik labean berotutako moldean sartuko dugu hirugiharra duen tipula orea. Zoko guztiak ongi bete, esnegaina zurrusta finean botaz gainetik. Gazta arraspatuz estali gero. Dagoela labean 200 graduan, 10 bat minutuz gutxi gorabehera, gainaldea pixka bat txigortzen den arte, tipula, esnegainarekin nahasita, goxo-goxo gelditzen den arte.

Kasu!

Entsaladarekin batera zerbitzatu.

Errezeta gehiago…

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!