Asteburu honetan: Pasta onddoekin
Pasta onddoekin –
Asteburu honetarako, pasta gogoa sartu zaigu eta hona pasta onddoekin RZ, erraza, parranda osterako edo ligatzen laguntzeko moduko horietakoa. Noiznahi jateko moduko RZ duzu honakoa, pasta mota ezberdinak probatu ditzakezu eta gustokoena aukeratu… Pasta nola egosi azalpena ere hemen. Gozatu eta on egin! 🙂
…
Pasta onddoekin
…
…
Pasta onddoa
Errezeta:
- Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko ditugu. Koilara batekin nahasi eta irakiten utzi, 4 minutuz, su motelean.
- Pasta ur gazi-gazian egosi, oliba olio pixka batekin. Fabrikatzaileak ontzian jarritako jarraibideei segituko diegu, eta pasta behar den bezala dagoela ikusten dugunean, egosia baina tente, ez bigunegi, orduan ura kenduko diogu.
- Berehalaxe esnegain krematsua eta onddoak ditugun kazolara gehitu eta ongi-ongi nahasi.
- Gero perrexil xehatua gehituko dugu. Zerbitzatu eta on egin!
…
Kasu!
On egiten dio oliba olio birjinak plater honi, zorrotada eder bat erantsiko dugu, betiere jan behar dutenen gustuari kasu eginez.
…
Errezeta gehiago …