Asteburu honetan: Pasta entsalada

Asteburu honetan: Pasta entsalada

Asteburu honetarako, udako klasiko bat, asti gutxirekin edo alperturik zabiltzanerako; parranda osterako ere ezin aproposagoa. On egin!

.

.

Pasta entsalada

.

Osagaiak:

  • 0,3kg pastaAsteburu honetan: Pasta entsalada
  • kontserbako atuna pote bat (beganoa bazara ez, jakina)
  • piper berde bat
  • piper gorri bat
  • entsaldarako tomate bat
  • 16 oliba inguru
  • kontserbako arto pote bat
  • 0,1 kg gazta
  • Oliba olioa bi koilarakada
  • Gatza
  • Mahats pasak bi koilarakada
  • 10 intxaur
  • Ozpin koilarkada bat

.

.

Errezeta:

  1. Lapikoan 1,5l ur irakiten jarri.
  2. Piperrak garbitu eta zati txikitan moztu.
  3. Tomateari azala kendu eta zati txikitan moztu. (Azala erraz kentzeko, tomateari gurutze bat egin azalean labanarekin eta ur irekinetan murgildu minutu batez.)
  4. Artoari duen zuku guztia kendu.
  5. Gazta lauki txikitan zatitu
  6. Lapikoan irakiten dagoen urari gatza eta olio koilarakada bat bota.
  7. Pasta lapikoan sartu eta 8-10minutuz irakin.
  8. Pastari ur beroa kendu eta ur hotzetan egosketa eten.
  9. Azkenik ontzi batean pasta, barazki txikituak, atuna, gazta, intxaurrak eta pasta ondo nahastu.
  10. Hozkailuan gorde
  11. Ongarria egiteko, ontzi txiki batean ozpin koilarakada bat, mahats pasak, oliba olio 2-3 koilarakada eta gatz apur bat nahastu.
  12. Jateko unean entsalada ongarriarekin nahastu.

.

.

Kasu!

Errezeta freskoa da, hozkailuan mantendu beharrekoa, baina guztiz erabilgarria kanpoan bazkaltzen duzunerako.

Osagaien neurriak norberaren arabera egokitu daitezke inongo arazorik gabe.

 

errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Piperrada

Asteburu honetan: Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

Asteburu honetan: Bakailao eta piper erre entsalada

Asteburu honetan: Pasta entsalada
entsaladak, errezetak, errezetategia, pagotxa, pasta
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude