Asteburu honetan: Oilasko errea
Asteburu honetan: Oilasko errea
Asteburu honetarako, oilaskoarekin gozatzeko aukera denok gustoko dugun RZ erraz-erraz batekin. RZ honek mota askotako saltsa eta edozein espezie gehitzea onartzen du: piper hautsa, kurria,… Norberak gustoko dituenak. On egin!
…
Oilasko errea
…
Osagaiak:
- Oilasko bat osorik
- Garagardo botilatxo bat
- Ziape edo mostaza koilarakada bat
- Gatz koilarakada txiki bat
Errezeta:
- Labea berotzen jarri 190ºtan.
- Oilasko osoa labeko ontzi batean jarri, bularkia goruntz duelarik.
- Garagardo botilatxo bat gehitu gainetik, oilasko guztia garagardoarekin bustiz.
- Gainetik gatza gehitu, norberaren gustuaren arabera, koilarakada txiki bate nahikoa izaten da oilasko bakoitzeko. (Garrantzizkoa da gatza garagardoarekin busti ostean gehitzea era honetan oilaskoan itsatsirik geratzen delako.)
- Oilaskoa labean sartu 45 minutuz, (denbora oilaskoaren araberakoa izaten da normalean 45 minutu edo ordubete inguru behar izaten du.)
- Azala gorritzen zaionean oilaskoa labetik atera eta zartagi batera bota askatu duen zuku guztia.
- Oilaskoa labean sartu berriro eta bitartean zartagian askatu duen zukua ziape koilarakada batekin landu. Guztia loditzen den bitartean 5 minutuz.
- Azkenik oilaskoari gainetik eginiko saltsa gehitu eta azken minutuak eduki labean, guztiz egin dadin.
Kasu!
Oilaskoaren azken saltsa egiten dugunean edozein espezie gehitu; piper hautsa, kurria, norberak gustoko dituenak.
Hezurrak ere zupatuko dituzu oilasko honekin!
Gozatu eta on egin!
Asteburu honetan: Oilasko errea
Errezeta gehiago…
Asteburu honetan: Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza