Asteburu honetan: oilasko izter beteak

Asteburu honetan: oilasko izter beteak

Astia daukazu. Asteburua da eta ordubetetxo bat aski duzu gutizia hau egiteko. Gainera, gonbidatuko dituzun guztiek txankarrekoa dantzatuko dizute oturuntza ikaragarriagatik eskerrak emateko. On egin.

Oilasko izter beteak

Errezeta honek mota askotako gehigarriak onartzen ditu. Kasu honetan, ganba eta porruarekin betetzen dira, baino ontto, barazki, saltsa ezberdin… askorekin bete daitezke.

 

Asteburu honetan: oilasko izter beteakOsagaiak:

  • 4 oilasko izter
  • 12 ganba ale
  • tipulina bat
  • porru bat
  • gurin koilarakada bat
  • 150 ml esnegain
  • gatza
  • piper hauts beltza
  • sukaldeko soka, haragiak eta hegaztiak lotzeko modukoa

 

Errezeta:

  1. Lehendabizi oilsko izterrak zabaldu behar dira. Horretarako, iztarraren beheko muturretik hasita, labanarekin, hezurraren segidan zabaldu. Kontu haundiz hezurrak kendu eta zabalik mantendu. Momentu honetan gatz eta piper hauts beltz puntua eman.
  2. Ganbak zuritu eta barazkiak txiki egin.
  3. Ganba buruak kazola txiki batean su bizitan gorritu oliba olio koilarakada batez. Kolorea hartu dutenean, bi baso ur gehitu salda egin dadin. 20 minutuz su eztitan  egosten eduki.
  4. Beste zartagi batean, barazkiak gorritzen ipini su ertainean, kolore apur bat hartzen duten momentuan, salda gehitu (iragazita) eta laurdenera murriztu arte su ertainean egosi. Momentu honetan, esnegaina eta gurina gehitu. Beste 20 minutuz egosi eta hozten utzi.
  5. Nahasketa hotz dagoela, ganba gordinak gehitu eta “ore edo masa” bat osatu.
  6. Ore honen goilarakada pare bat ipini izter bakoitzaren erdian eta kontu haundiz eta sokaren laguntzaz, ongi itxi.
  7. Labea 200º tan berotu eta iztarrak 15-20 minutuz laberatu eta bero zerbitzatu.

 

Kasu!

Kalitatezko oilasko eta ganbekin egiteak sekulako aldea ematen dio errezeta honi. Artoa jan duen oilasko azal horia bada,  askosaz hobe!

Errezeta hau edozein saltsarekin lagundu daiteke. Adibidez, txanpinoi krema, romesko, ali oli edo barazki kremaren batekin.

On egin!

Asteburu honetan: oilasko izter beteak

Asteburu honetan: txerri saiheskia labean

Asteburu honetan: Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

Asteburu honetan: antxoa irin-arrautzeztatuak

Asteburu honetan: intxaur eta txokolate browniea

Asteburu honetan: antxoa frijituak

Asteburu honetan: oilasko izter beteak

Pagotxa.eus

pagotxa

“Errezetak habia utzi duten zure moduko txorientzat”

   Geuria Merkatua denda  MAHALA

Pagotxa, habia utzi duten zure moduko txorientzako errezeta webgunea

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!