Asteburu honetan: Marmelada kruxpetak
Marmelada kruxpetak –
Asteburu honetarako, postre eta gozoki eta gozoaren tartea gustoko duzula badakigunez, mermelada kruxpeta edo buñuelo RZ dakarkizugu. Erraza, ama eta izeba datozenerako, ligatzeko ere bai, edo denak txundituta uzteko moduko RZ horietakoa… Gozatu eta on egin! 🙂
…
Marmelada kruxpetak
…
Marmelada_kruxpetak
Osagaiak
- Haize kruxpetak, frijituak eta epelduak
- Gogoko marmeladaren bat, lodia
- Azukre-hautsa
Marmelada kruxpeta
Errezeta
- Guraize batzuez albo batetik ireki eta barruko orea hustu egingo diegu, neurrian betiere, kruxpetei, ahalik eta betegarri gehien sartu ahal izateko.
- Koilara batez beteko ditugu marmeladaz kruxpeta guztiak, marmelada jarioan utzirik. Hobe hori, erdi hutsik baino.
- Azukre-hautsa gainetik eman eta epel jango ditugu, hoztu aurretik.
…
Kasu!
Egin berri eta epel jatea izugarrizko gozatua da, baina hoztuta ere goxo-goxo egongo dira…
…
Akaso!
kruxpetak (buñuelo) eta krispetak ez nahastu… ?
…
Sagar kruxpeta RZren bideoa pausoka
Marmelada kruxpeta
Errezeta gehiago…