Asteburu honetan: Legatz frijitua
Asteburu honetan: Legatz frijitua
Asteburu honetarako arraina, kasu honetan legatza egiteko RZ. Ama eta izeba datozkizunerako edo noiznahi jateko moduko RZ erraza. Legatza izoztua edo freskoa izan daiteke. Izoztua erabiltzeko errezeta egin bezperan eta jar ezazu hozgailuan pixkanaka desizozten. Gozatu eta on egin… Ogitartekoan ere bikain geratzen da!
Legatz frijitua
…
Argazkia: Javier Lastras
…
Osagaiak:
- 4 legatz solomo
- 2 arrautza.
- 3 koilarakada irin.
- Gatz apur bat.
- 4 koilarakada ekilore olio
…
Errezeta:
- Plater sakon batean bi arrautzak puskatu eta irabiatu, ondo nahastu arte.
- Beste plater batean irina jarri.
- Legatz solomoak gustuko tamainetan moztu, norberak nahi dituen zatietan. Oso zati txikiak ez egin frijitzean legatzaren puntua pasa egiten delako.
- Zartagi altu batean ekilore olioa berotzen jarri, oliba olioarekin ere frijitu daiteke.
- Olioa berotzen den bitartean legatzari gatz apur bat bota eta irinetan igaro. Garrantzitsua da legatzak irin asko ez hartzea, beharrezkoa soilik.
- Legatza arrautza irabiatutik pasa eta zuzenean zartagira sartu.
- Olio berotan lehenik alde batetik frijitu 2 minutu inguru, kolorea hartzen duenean beste aldetik frijitu beste 2 minutu.
- Zartaginetik ateratzean soberan daukan olioa xurgatu sukalde-paperetan jarrita.
- Lagungarri eran maionesa edo gustuko saltsarik erabil daiteke.
…
Kasu!
Esan dizugun bezala, legatza izoztua edo freskoa izan daiteke. Izoztua erabiltzeko errezeta egin bezperan jar ezazu hozgailuan piskanaka desizozten.
Kontuz! Anisakirik topatzen baduzu legatza freskoan kendu zati hori, normalean mendreskan egoten dira. Eta beste guztia arazorik jabe gozatu.
Ez baduzu egiten den unen jan behar, gorde ezazu hozgailuan edo biharko asmotan bazabiltza, bi plateren artean leku fresko batean.
Gozatu eta on egin!
Asteburu honetan: Legatz frijitua
Errezeta gehiago…