Sautrela 458: Miren Gorrotxategi, Arte liburuak eta Francoren bilobari gutuna

Sautrela 458: Miren Gorrotxategi, Arte liburuak eta Francoren bilobari gutuna

2016. urteko opera prima nabarmenetakoa izan da Miren Gorrotxategiren 33 Ezkil. Agustin Zubikarai saria lortu eta beka baten laguntzaz idatzi du nobela, kritikak nobela poliziakoaren neorruralismoaren artean kokatu duena. Familia baten baitako inbidia, ezinikusi eta bortizkeria, herri txiki eta ilun baten testuinguruan eta hil-kanpaien hotsa lagun. Azken hilabeteotan aski aipatuSautrela 458: Miren Gorrotxategi, Arte liburuak eta Francoren bilobari gutuna izan den liburua dugu 33 Ezkil, eta Gorrotxategik haren idazte prozesuko zenbait argibide emango dizkigu besteak beste. Nolatan sortu zen istorio hori kontatzeko bulkada? Zeintzuk dira Gorrotxategiren erreferentziak? Ze idazkera baliatu du lehen liburu horretan?

Erreportajean arte liburuez jardungo gara. Zenbat ote dute artetik? Zenbat liburutik? Joan den abenduan topaketa batzuk antolatu zituen Arteliburu 21 elkarteak Donostian, artista liburuak gaitzat hartuz, eta handik tira eginez, genero berezi honi buruz gehiago jakin ahal izango dugu. Zeintzuk izan daitezke gure artean artista liburuen erreferenteak? Ba ote dute merkaturik? Nolakoak dira? Ze jarduera antolatu dituzten topaketa horietan?

Saioaren bukaera aldean Jaime Valverde antzerki kritikaria etorriko zaigu. Hilean behin izango dugu antzerki obra baten inguruan mintzatzen, eta estreinakoan Francoren bilobari gutuna antzezlanaz arituko zaigu. Ximun Fuchs-ek zuzendua eta hiru antzerki konpainiek elkarlanean ekoiztua, iazko antzezlan laudatuenetakoa izan dugu. Amaitzeko, hemendik aurrera beti bezalaxe, liburu-denden gomendioak ere izango ditugu.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen
Sautrela 458: Miren Gorrotxategi, Arte liburuak eta Francoren bilobari gutuna