Asteburu honetan: Laranja sorbetea champagnearen kutsuan
Laranja sorbetea champagnearen kutsuan –
Asteburu honetarako, gabonei begira hasita RZ bat, limoi ta marrubiaren ostean falta zelako, beroari eta udari begira izan behar zuena berez, baina edateko eta freskagarri eta postre nahiko proposatu dugunez, asteburu honetan tokatu dena, batek daki, darabilgun kanbioklimatiko ditxosozko honekin inork ez du asmatzen eta… RZ erraz-erraza, ama eta izeba datozenerako, parranda osterako edo ligatzen laguntzeko moduko horietakoa. Gozatu eta on egin!Â đŸ™‚
…
Laranja sorbetea champagnearen kutsuan
…
…
Osagaiak:
- 300 g laranja sorbeteko
- litro erdia champagne, oso hotza
Laranja sorbete a champagnearen kutsuan
Errezeta:
Irabiagailuaren ontzian nahasiko ditugu osagai guztiak. Segundo gutxi batzuetan eta bizi-bizi, krema izoztu bat, edontzi hotzetan isuriko duguna, ateratzeko (izozkailuan edukiko ditugu aurrez edontziak).
…
Kasu!
Ugari dira aldagaiak. Esnegain urtua ere nahasten dute batzuek, pixar bat bada ere. Laranja edari freskagarri gasdun izoztua eransten diote beste batzuek, laranja zukua edo laranja azal birrindua beste harakok, edo azukre pixka bat. Nork bere gogoa bete dezala, neska-mutilok!
Laranja sorbete champagnearen kutsuan
Errezeta gehiago …