Asteburu honetan: Krepeak sagarrez beteak errezeta
Asteburu honetan: Krepeak sagarrez beteak RZ –
Postre RZ sailtxo motz batekin bukatuko genuela urtea esan genuen, baita urtea hasi ere. Hain geurea den beste sagar RZ bat dakarkizugu gaurkoan Iker Martinezen eskutik, Krepeak sagarrez beteak errezeta. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
KREPEAK SAGARREZ BETEAK
….
Karamelizatzeko:
- Azukrea (4 koil.)
- Gurina (1 koil.)
…
Errezeta
- Lehenik, ontzi batean ondorengo osagaiak nahastuko ditugu: arrautzak osorik, azukrea eta irina, dena ongi irabiatuz. Ondoren, esnea gehitu eta nahastu. Tamaina ertaineko zartagin batera 75 gramo gurin bota, eta urtzean aurreko ontzira nahastu.
- Ondoren, zartagin bera berotzen jarri, eta beroa dagoenean bertara kazokada bat krep masa bota, eta zartagia alde batetik bestera suabe-suabe mugituz, masa zartagin guztian zabaldu. Segundo batzuen ondoren, buelta eman, eta segidan plater batera atera. Gainontzeko masarekin gauza bera egin.
- Orain, krepeak betetzeko sagarrak prestatuko ditugu. Horretarako, sagarrak zuritu, bihotza kendu eta lauki txikitan ebaki. Zartagin bat berotzen jarri, eta koilarakada bat gurin bota, eta segidan sagar puxketak gehitu. Hiru minutu pasatu ondoren, lau koilarakada azukre gehitu, sua edo beroa bizitu, eta beste 3 edo 4 minutuz eduki bertan. Sagar zatiak karamelizatu arte eduki sutan. Ondoren, sutatik erretiratu.
- Krepeak betetzeko, sartu koilarakada sagar karamelizatu krep bakoitzaren erdian eta tolestu.
…
Marrubi garaian, marrubiak erabil daitezke saltsa goxo bat egin eta krepeak gainetik bustitzeko. Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat.
Sagar motak eta gehiago: zuzeu.eus/lekaioak-vi-sagarrondoak-ez-du-aizkorri-ikusi-behar
…
Akaso!
Beste postrerik nahi duzu? Nevaditos Nocillakin RZ nahi badek hintzak hik …
…
Errezeta gehiago…
…