Asteburu honetan: Dilista, azenario eta kuia entsalada

Asteburu honetan: Dilista, azenario eta kuia entsalada –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Dilista, azenario eta kuia entsalada

Asteburu honetarako dilista, azenario eta kuia entsalada bat pentsatu dugu, RZ erraza eta osasuntsua, parranda osteko egun horietarako edo ama eta izeba datozenerako. Gozatu eta on egin!  🙂

Dilista, azenario eta kuia entsalada

Dilista, azenario eta kuia entsalada

Osagaiak:

  • Egositako dilista edo lenteja pote bat
  • 8 azenario berri/txiki/finak
  • 200 g kuia
  • “roble” letxuga ale bat
  • Eskarola buru bat
  • Sesamoa
  • Oliba olioa
  • Ozpina
  • Kurkuma

Errezeta:

  1. Lehenik eta behin, dilistak iragazi ur txorrotaren azpian, poteko gehiegizko ura kendu eta bide batez, hauek garbitzeko.
  2. Kuia zuritu eta dadotan egosi xamurr0a egon arte.
  3. Azenarioak garbitu eta oliba olio pitin batez 180ºtan erre xamurrak dauden arte.
  4. Platerean eskarola eta letxuga apur bat ezarri oinean, kuia egosi dadotxo batzuk ondoren eta dilista koilarakada bat hauen gainera.
  5. Amaitzeko, azenario erre pare bat ezarri platereko. Olioari, ozpin eta kurkuma pitin bat gehitu eta sesamo eta oliozpin honekin, platera ondu.

Kasu!

Hozkailuan dugun beste osagairen bat geitzeko aukera ematen dute entsaladek, gazta, piperra, etab. Gozatu eta on egin!

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Entsalada epela, patata, arrautza eta antxoilekin

Asteburu honetan: Perretxiko nahaskia

Asteburu honetan: Dilista, azenario eta kuia entsalada
errezeta
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude