Asteburu honetan: Barazki burruntzia

Barazki burruntzia –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin

Asteburu honetarako eta barazkiekin jarraituz, konpainiarekin gozatzeko RZ horietako bat, garaiko barazki burruntzia RZ dakarkizugu Ikerren eskutik, pintxo moduan ere aurkeztu dezakezuna. RZ praktikoagorik zail da aurkitzen, erraz-erraz egitekoa, prestaketan lagundu eta burruntziekin jolasteko aukera ere txikienek, edo denak txundituta uztekoama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Segi gozo, fin eta on egin! 😉

 GARAIKO BARAZKI BURRUNTZIA

Asteburu honetan: Barazki burruntzia

Euskal sukaldaritza praktikoa

4 pertsonarentzako osagaiak:

Asteburu honetan: Barazki burruntzia
ANDONI CANELLADA / ArgazkiPress

Errezeta

  1. Porruak garbitu, eta pare bat zentimetroko xaflatan moztu. Gauza bera egin azenario eta kuia txikiarekin ere.
  2. Lapiko bat urez bete, eta sutan ipini. Irakiten hastean, gatz pitin bat bota, eta porruak gehitu. 5 minutu irakiten eduki ondoren, atera eta ur hotzetan sartu, hozteko. Beste hainbeste egin azenario eta kuia txikiarekin ere.
  3. Barazki horiek egosten diren bitartean, kuia xaflari azala kendu eta bi zentimetroko laukitan moztu. Alberjinia (nahi dutenek azala kendu gabe) ere laukitan moztu, eta 5 minutuz irakiten eduki, egosi arte.
  4. Barazki guztiak ur hotzetik atera, eta erretilu batean multzotan banatu.
  5. Burruntzi makila bat hartu, eta lehenik Ibarrako piper bat sartu. Ondoren, barazki egosiak txandaka sartu makilan, eta, bukatzeko, beste Ibarrako piper bat jarri makilaren bukaeran.
  6. Horrela jarraitu makila guztiak bete arte.
  7. Plantxa bat berotzen jarri, eta ongi beroa dagoenean, oliba olio tanta bat bota. Burruntziak jarri gainean, gatz pitin bat bota, eta pare bat minutu eduki ondoren, buelta eman beste aldetik ere gorritu daitezen. Ondoren, atera, eta azken ukiturako, oliba olio gordin zorrotada bat bota;  jateko prest izango dira orduan.

..

Kasu!

Barazkiak neurri berean moztu ditugunez, burruntziek itxura politagoa edukiko dute.

Akaso!

 

Errezeta gehiago….

Asteburu honetan: Limontxeloa

Asteburu honetan: Porru entsalada, guakamole eta izokin ketuarekin

Zenbat da 200 kaloria jakika?

Asteburu honetan: Luisa gazta tarta

Iker Markinez: “Nire sukaldaritza bertsolaritza bezalakoa da”

kuko

Asteburu honetan: Barazki burruntzia Barazki burruntzia Barazki burruntzia Barazki burruntzia

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!