Asteburu honetan: Arrautza poxatuak
Asteburu honetan: arrautza poxatuak
Gaur ez daukagu konplikatzeko gogorik eta sukalde guztietako oinarrizko kontu bat dakargu: arrautza poxatua. Sinpleetan sinplea, baina ez horregatik beti lortzen dena. Horixe dute prestaera sotilek, milimetro bat aldendu ezkero, ez dela gauza behar bezala ateratzen. Zuk egiguzu kasu, eta ikusiko duzu benetako arrautza poxatua zer den.
On egin!
…
Arrautza poxatuak
…
Garrantzitsua da arrautzak kalitate onekoak izatea, guztiz gomendagarria baserriko arrautzak erabiltzea edo, behintzat, 0 edo 1 zifraz hasten direnetakoak izatea.
Errezeta praktikoa da eta askotan lagungarri erabil dezakeu beste prestaera batzuekin.
Asteburu honetan: arrautza poxatuak
- 4 arrautza.
- Ozpin koilarakada bat.
- Gatza apur bat.
- Txorroteko ura.
Errezeta:
- Lapiko altu bat txorroteko urarekin bete eta su bizitan jarri berotu dadin
- Bertara koilaratxokada bat gatz erta koilarakada bat ozpin bota
- Ura irakiten dagoenean, goilara baten laguntzaz zurrunbilo bat egin lapikoan. Garrantzikoa da ur guztia biran jartzea errezeta ondo irten dadin.
- Zurrunbilo erako bat lortzen denean arrautza puskatu barnera eta goilararen laguntzaz bere forma borobilean landu arrautza.
- Egosketa denbora norberaren gustuaren arabera egokitu daiteke. Normalean 4 minutu inguru behar izaten ditu, kolore zuria hartzen du arrautzak egostean.
- Azkenik eta kontuz arrautza plater batean jarri. Gatza apur bat bota eta gozatzeko prest.
Kasu!
Arrautzak piperrada, edozein saltsa, patata frijituekin… bikain daude!