Publizitate arrazista (Txina 2016)

Publizitate arrazista

Publizitate arrazistaEzer gutxi dakigu oraino Txinaren inguruan. Umea nintzela oroitzen naiz nola entzun ohi nien behin baino gehiagotan helduei “Txina, lokartuta dagoen munstroa”, “ai, ai, ai, esnatzen denean”, “denak batera jauzi egiten badute mundua erdibituko da”, eta abar luze bat. Ondoren Errepublika Popularra ireki zen, “lurralde bat, bi sistema”; erran nahi baita, ez dago greba eskubiderik, ez demokrazia ordezkatzailerik, ez sindikaturik. Munduko patronala “gora alderdi komunista txinatarra” oihuka dabil aspalditik.

Txinatarrak ere hasi ziren hona ingurura iristen, eta nire eskualdean, azken hamarkadan, bazarrak, jatetxeak eta beste ugaritu dira. Baina hala eta guztiz ere, ez ditugu ezagutzen. Gu al gara itxiak, edo haiek? Beste jatorri batzuetako jendea dezente gehiago sozializatzen da, ene uste apalean, txinatarrekin alderatuta; mendebaldeko kultura kodeak ote? Pakistaniarrekin behintzat ez da berdina gertatzen (gizonekin, noski, emakumeak kasik ikusi ere ez).

Garbi dago luzaroan isolatuta egoteak eragina izan duela hango jendartean. Horren lekuko, irakurle maiteok, jarraian datorren iragarkia, zalantza izpirik gabe nire bizitza osoan ikusi dudan publizitate arrazistena.

Zerbait positiboa atera dut kontu honetatik. Badaukat hurrengoan nire herri ondoko bazarreko txinatarrarekin elkarrizketa bat hasteko aitzakia, eta baliatu egingo dut; gehienbat ea detergente hori erosteko gogoa sartu zaion edo ez jakiteko.

Publizitate arrazista Publizitate arrazista Publizitate arrazista arrazista
arrazismoa, arrazista, publizitatea, txina

12 pentsamendu “Publizitate arrazista (Txina 2016)”-ri buruz

  • Justu iragarki horrek honen antza dauka…

    https://www.youtube.com/watch?v=r6drdI_RBt8

    Suposatzen dut era berean arrazista izango dela, ezta?

  • Eta artikulu honen bidez egiten ari zarena ez al da txinatarren aurkako propaganda arrazista? Zer zerikusi ote dauka zure herriko bazarreko dendariak iragarki honen sortzailearekin?
    Bestalde, txinatarrak itxiak direla diozu, ba aizu, nire etxe ondo bazarreko dendariak pasatzen naizen bakoitzean irribarrez agurtzen nau baina kebabeko pakistandarrak ez dit sekula irribarrerik egin eta lokutorioan badirudi hegoamerikarrentzako kluba montatua dutela. Arrazistak ote dira azken hauek? ba aizu, nork ote daki! Zuk esandakoaren arabera badirudi txinatarrak ixilpeko sekta batean bizi direla eta ez ditugula ezagutzen baina nik behintzat, etorkin guztiak kontuan hartuta, beraiekin izan dut traturik onena (bakoitzak bere bizipenak ditu, zer nahi duzu ba esatea).
    Pentsatu beharko zenuke arrazismoa arraza guztiko pertsonen artean zabaldua dagoela, pertsona txinatar arrazistak daude noski, baina baita zuri, beltz, hegoamerikar, pakistandar edo hindu arrazistak ere.

  • Aportazio gisa.

    Gogoratzen duzue garbigailua erabiltzen asmatzen zuen gizonagatik bere emazteak “no funciona. Lo quiero devolver” zioen iragarkia? Gizona lotsagarri uztea, humilatzea… ere oso merkea da…

    Imaginatu alderantziz.

  • Pakito Ganbelai
    Pakito Ganbelai 2016-05-30 16:40

    Hego eta Xerapio, biak kexu zarete justuki munduan zapalduenak diren bi kolektiboei ahotsa emanez: gizonak eta zuriak. Iragarki honetan emakume txinatarrak beste gizon txinatar bat ateratzen du garbigailutik; Hegok jarritako loturan, emakume zuriak gizon zuri bat sartu eta beltz bat ateratzen du. Arrazista da? Emakume zuria bere burua larrutzen irudikatu dut berehala. Hala eta guztiz ere, bai, arrazista izan ahalko litzateke, munduan botere harremana alderantzizkoa balitz eta ez egun indarrean dagoena.
    Joniboi. Dendari txinatarrari hainbat galdera egin nahi dizkiot bere jaioterriaren inguruan, ez erantzuletat jo dudalako, baizik eta bere herria pixkat ezagutzeko. Kuriosoa naiz, ez demagogoa. Atera dudan ondorioa da garbigailu enpresa batek horrelako iragarkia egiten badu, badagoela zer edo zer jendartearen oinarrian; mila milioi lagun baino gehiagoko erosle komunitateari zer mezu helarazi pentsatzea ez da ordu beteko kontu bat. Mila buelta emango zizkioten, eta azkenik, eredu honetan pentsatu, aurreikusiz Txinako erosle estandarrari atsegina egingo zitzaiola. Idatzi hau txinatarrei buruzkoa da, munduko beste txoko guztietan dagoen arrazismo guztien inguruan hitz egiteko beste egun bat aukeratuko dut.

    • Arraza guztiak dira arrazistak, ez da botere kontua, arrazen desberdintasunen kontua baizik.

      Beltz batek “zuri nazkagarria” oihukatzen badizu ez litzateke arrazista izango?

    • Txinarrei ez bazie gustatzen iragarki hori hartuko dituzte neurriak eta gustoko badute nork zara zu euren kulturan sartzeko?

  • Pakito Ganbelai
    Pakito Ganbelai 2016-05-30 16:41

    Beste datu kurioso bat: iragarki eredu berdina herrialde ezberdinetan egin arren, beti emakumea da garbigailua jartzen ari dena.

  • haien kultura da 2016-06-01 11:06

    “HAIEN KULTURA DA”, ez da hori islamiarrez edozer negatiboa jakiten dugunean erantzuten duzuena?Estatu islamiarretan emakumea jipoitzeko gidaliburua daukate, legez nola jipoitu dioena eta arrazoiak, adibidez “zurekin ez badu oeratu nahi jipoi ez gogorregi bat masailean” (Pakistanek aprobatu berri duen gida liburuan), edo, emakumeak gozonaren atzetik pausu batzuk ibili beharra, hemen Donostian ikusi det hori e, eta zein izaten da zuen erantzuna? “eske haien kultura da”
    Txakurrak animali etxai eta iguingarri bezela tratatzea, “eske haien kultura da”..

  • Zuk “arrazakeria” deitzen diozun hori, herri geienek daukaten BABES INSTINTOA da, Japonia esaterako,”monoetnikoegia” omen da euren kultura babestu eta kanpotarrekin ezkondu ez nahi izateagatik, Turkia, Italia, euren herriak babesteagatik, Errusia, mundu guztiak babeste nahi du bere herria guk ezik, Ez diote gertatu bada, Txinatar bat beltz batekin maitemindu bada, ezin duzu kontrakora behartu, baina zergatik bultzatu? Nork erabaki du mestizagea nahitaez ona dela?Ez dagho bultzatu beharrik.
    Herri handi geienek ez dute ezer galtzeko, ondo datorkie lur berrietara zabaltzeko, gu bezelako herri txikiak aldizz generazio batzutan desagertu gaitezke.

    Musulmanak, arabiarrak, ba al zenekiten emakumezkoak ezin direla zuri ez musulmenekin ezkondu? Gizonak bai emakumezko ez musulman eta ez arabiarrekin, izan ere ISLAMa bezelako ideologia PATRIARKAL batetan gizona da agintzen duena eta kanpotar emakumeekin ezkonduaz gizonaren kultura da imposatzen dena, baina euren emakumeak babestuak eta blindatuak dauzkate.

  • Herri guztiek daukate babes instintoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude