Asteburu honetan: Arroza txirlekin
Asteburu honetan: Arroza txirlekin
Asteburu honetarako, noiznahi jateko moduko RZ erraza, betiko sukaldearen adibide eta ama eta izeba datozkizunerako ezin aproposagoa. Jolasean hasita, honako arroza txirlekin errezeta Imanol Zubelzu eta Javi Riverok proposaturiko erReZeta da, baina bada Xolomo Sapiensek proposaturiko arroza txirlekin erReZeta ere, kitzikarik baduzu biak egiten saia zintezke eta zure gustokoena aukeratu… On egin!
Arroza txirlekin
…
…
Txirla mota asko aurki daiteke merkatuan: fina, lerdetsua, japoniarra… Denetan zapore fin eta ohikoena txirla “fina” erakoa da. Galizia aldetik datorrena. Arroza txirlekin errezeta hau egiterakoan txirla mota orok balio du, baita muskuiluak ere. Prozesuan bata bestearen lekuan jartzea nahikoa da kasu honetan.
…
Osagaiak:
- Kilo erdi txirla
- 6 eskukada arroz (bat eta erdi buruko)
- arrai edo oilasko salda (arrozaren hirukoitza). Urak ere balio du.
- 4 baratxuri atal
- ardo txuri kopa bat
- kaiena txiki bat
- perrexila
- oliba olioa
- gatza
…
Errezeta:
- Arroza egingo den zartagia berotzen jarri oliba olio goilarada batekin. Bero dagoenean, txirlak gehitu eta tapatu. Txirlak irekitzen hasten diren momentuan zartaginetik atera.
- Salda berotzen jarri.
- Zartagina su ertainera jetsi, oliba olio koilarakada bat, kaiena eta batxuri xerratua gehitu bertara.
- Baratxuria kolorea hartzen hasten den momentuan, kaiena atera eta arroza gehitu. Minutu batez gorritu.
- Momentu honetan, saldaren 3/4 eta perrexil txikitu eskukada bat gehitu. Estali eta su ertainean egosten jarraitzeko.
- Bor-borrean hasten den momentuan gatz puntua eman.
- Arroza egosirik baina apur bat gogor dagoela (2 minutu faltan) txirlak eta geratzen den salda gehitu eta mahaiera atera.
…
Kasu!
Txirlak erosteko momentuan itxirik egon behar dute. Bizirik eta fresko dauden seinale. Erdi zabalik baldin badaude, kutsatzeko arriskua egon daiteke, beraz, hobe ez erostea.
Arroz mota asko topa daiteke merkatuan, aproposena errezeta hau burutzeko, Bomba delakoa da. Mota bakoitzak egoste denbora ezberdina du, hau kontrolatzeko hoberena noizbehinka probatzea da.
Asteburu honetan: Arroz a txirlekin
Errezeta gehiago…