Kutsidazu bidea Internet

Kutsidazu bidea Internet

Kutsidazu bidea InternetGaur egun, gero eta gazte gehiago Youtube plataforma betiko telebistaren ordez aldatu egin dute. Nik, inolako lotsarik gabe, gazte kopuru horretako bat naizela onartu egin behar dut. 2013 hasi zen nire abentura Youtube munduan zehar. Urte horretan 14 urte nituen eta hasi nintzen ikusten plataforma honetako bideoak, batez ere bideo-jokoekin zerikusia zutenak. 2013ko momentu zehatz batean, kanal bat sortu nuen eta nire lehenengo bideoa igo egin nuen. Oraindik gogoratzen dut bideoa zertaz zihoan: nire lagun batek herriko jaietan barraketan dauden tiro egin behar den postu batean.

jjjj

Baina hor ez zen guztia geratu eta bideoak igotzen jarraitu nuen. Urte horretan zehar inolako zentzurik ez zuten bideoak igotzen nituen. Bata futbolean aritzen, beste bat etxe batean leloarena egiten… azken finean 14 urteko mutiko batek egiten dituen gauzak. Nire kanala guztiz aldatu egin zen, ostera, erabaki egin nuenean bideo-jokoen bideoak igotzea. Lehenik, mugikorrarekin filmatzen nituen, baina geroago PS3 grabatzeko gailu bat erosi nuen. Zoritxarrez, nire nahiak etorri ziren moduan, galdu egin ziren: di-da batean. Horregatik, duela urte bat, nire bideo guztiak pribatuak egin nituen eta gaurko egunetan bakarrik erabiltzen dut besteen bideoak ikusteko. Youtube munduan izan dudan esperientzia azaldu aurretik, aipatu dudan gaiari berriro helduz, esan beharra daukat gero eta gazte gehiagok telebista ikusteari uzten ari diotela eta plataforma honi gero eta denbora gehiago eskaintzen ari diotela. Egia esateko, Youtube munduan gauza guztiak abantailak dira. Lehengo eta behin, plataforma honetan aurkitzen diren iragarkiak 5 segundoren buruan saihestu ahal dituzu eta ez dituzu telebistan dauden 6 minutu bukaezinak itxaron behar.

fggfdgdfBigarrenik, Youtuben errege edo erregina bat bezala sentitzen zara, baina zergatik esaten dut hau? Baieztapen honen arrazoia sinplea da, zuk Youtuben zauden bitartean bideoak eteteko edota bideoak aurreratzeko edo atzeratzeko aukera izango duzu. Hau guztia gutxi izango balitz, plataforma honetan gero eta bideo gehiagok aukera ematen dute azpitituluak jartzeko. Aukera hau beste hizkuntzetan dauden bideoak ulertzeko balio izango dizu edo beste kasu batzuetan bideo hobeto ulertzeko.

Azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxien duen arrazoia, Youtubek bideo bakoitzak zer nolako harrera izan duen ikusteko parada ematen dizu. Adibidez, bideo batek izan dituen ikustaldi kopurua nahiz “gustatu” edo  “ez gustatu” kantitatea aztertu ahal duzu bertan. Horren guztiaz aparte, bideoan ikusleek komentarioak jar ditzakete eta horrela lagun diezaiokete bideoa egin duen gizabanakoari. Horrela, bideoak egin duen pertsonak ikusi egingo du, bere bideoak espero zuen harrera izan duen ala ez, eta jendeari gustatu ez bazaio, hobetzeko modu ezin hobea da.

gvffgGainera, Youtuben jende guztientzako bideoak daude. Badaude bideo-jokoen, albisteak ematen dituzten, kirolen, laguntza eskaintzen duten bideoak… Hori gutxi izango balitz, adibidez, bideo-jokoak Youtubera igotzen duten kanalak milaka daude eta norberak bakarrik aukeratu egin behar du berarentzako gustukoena. Nik, normalean, bideo-jokoen munduan zehar nabigatzen dut, baina gero eta gehiago gustatzen zaizkit blogak ikustea.

Nire kasuan, Youtube telebistaren lekua guztiz okupatu egin du azken urtean zehar, eta gainera ikasturtean zehar denbora asko ez daukat batxilergoko kontuak edota entrenamenduak direla medio. Horren ondorioz, 15-20 minutu ditudanean pixka bat deskantsatzeko eta telesail bateko kapitulu bat ikusteko denbora ez dudanez, orduantxe, Youtuben dauden bideo pare bat ikusten ditut.

Nire ustez, denbora kontua da, baina seguru nago, Youtubek telebistari oso audientzia handia lapurtuko diola. Nire lagunen artean, gero eta gehiago telebista alde batera uzten ari dira eta Youtube munduan barneratzen ari dira. Azken finean, Youtubek ematen dizkizun aukerak askoz ere gehiago dira telebistarekin alderatuz.

vbgb

Kutsidazu bidea Internet