App gutxiago eta konexio gehiago

App gutxiago eta konexio gehiago –

Deskargatu al duzue zuen seme-alabekin konektatzeko aplikazioa? Nik oraindik ez, baina iragarkia ikusita badirudi ezinbestekoa dela seme-alabekin konektatzeko. Horrela dio iragarkiak:

“… seme-alaben mundua hobeto ezagutzeko eta beraiekin lotura handiagoa izateko aukera…
…senide artean esperientziak elkarbanatzea erraztu nahi du, elkarrizketak eragin, helduen eta adin txikikoen artean konexio puntuak bilatuz…”.

Argi dago askotan zaila dela seme-alabak hezitzea, baina abentura honetan sartu aurretik bagenekien ezta? Denok ditugu kezka eta zalantzak gure seme-alabak hezitzeko garaian, baina heziketa prozesu bat da, eta edozein prozesutan bezala, hemen ere, askotan asmatuko dugu eta beste askotan ez, baina azken finean, une bakoitzean egokiena iruditzen zaiguna egiten dugu eta beti ere gure asmo hoberenekin.

Denori gustatuko litzaiguke gure seme-alabekin denbora gehiago pasatzea, baina errealitatea oso bestelakoa da. Eta horren aurrean zer egin dezakegu? Pasa dezatela eguna telebista aurrean, eta guk App berri hauei esker gure kontzientzia lasaituko dugu, etxera bueltatzen garenean jakingo dugulako beraiekin zeri buruz hitz egin.

App gutxiago eta konexio gehiagoApp gutxiago eta elkarrizketa gehiago, mesedez.

Seme-alaben mundua hobeto ezagutzeko ez dago elkarrizketa eta maitasuna baino aplikazio hobeagorik. Ez dago deskargatu beharrik, automatikoki eguneratzen da, eta espazio itzela okupatzen du seme-alaben esperientzia positiboen kutxan.

App hau nola erabili? Hemen dituzu adibide batzuk: zer moduz pasa duzu eguna? Gaur zerbait dibertigarria gertatu al zaizu? Lagunekin jolastu zara? Zer ikusi duzu telebistan?

Eta oheratu aurretik, elkarren arteko benetako konexio-puntuak lortzeko ezinbestekoak direnak: ‘Maite zaitut’, ‘oso garrantzitsua zara niretzat’, ‘zutaz harro sentitzen naiz’.

.

Gehiago jakiteko hemen uzten dizuet duela gutxi argitaratu den azterketa hau:
UPV/EHUko ikertzaileek aztertu dute zer garrantzi duen familiako giro emozionalak haurren garapen kognitiboan
App gutxiago eta konexio gehiago
elkarrizketa, familia harremanak, gazteak, heziketa, hezkuntza, Teknologia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude