Ei zu gizon! Gurekin behar zaitut!

Ei zu gizon! Gurekin behar zaitut! –

Azkenaldian asko erabili den gaia da feminismoa. Berdintasunaren kontua behin eta berriz eztabaidatzen da, kuestionatzen da. Nik, emakumea izanik eta berdintasunaren hutsunea behin eta berriz nabariz, feminista sutsua kontsideratzen dut neure burua. Ia egunero komentario eta jarrera matxistak zuzentzen ditut. Berdintasuna dut nik helburu eta hori lortzeko pentsaera ezberdin batean hazi eta hezi behar gaituztelakoan nago. Oso gustuko dut honi buruz irakurtzea. Aspaldi honetan komunikabideetan feminista jakintsu giza ateratzen direnen artean askoren teoriak eta pentsaerak ez ditut batere gustuko. Azken boladan, eta martxoak 8 historiko honetan, nabaria izan den barrera emakumeen eta gizonen artean. Gizon feministak? Edo aliatu feministak?

Joera bat hasi da genero banaketa honetan. Emakumeen mugimendua dela diote batzuek eta gizonezkoek ere ezin dutela iraultza hau bideratu. Ni, ordea, ez nago batere ados. Arazo handia dugu gizarte moduan ezberdintasun honekin. Guztion arazoa da, ez emakumeena soilik. Eta hori kontuan harturik, gizonezkoen presentzia eta laguntza ezinbestekoa da. Lehen esan bezala guztiok borrokatu behar dugu honen kontra; ama, aita, lagun, neba edo arreba izan, berdin du. Gainera, seguru nago, haien artean kontzientzia esnarazi arte ez dugula gauza handirik lortuko. Haien artean piropo desatseginak kritikatzen hastean, haien artean joera eta jarrera matxistak duda-mudatan jarri eta horien kontra egitean, hasiko da benetako iraultza.

Ei zu gizon! Gurekin behar zaitut!Ez dut zalantzan jartzen emakumeok bideratu beharreko borroka izan behar duela, baizik eta guztion parte-hartzea ezinbestekoa dela. Zertan lagunduko gaitu gure artean harresi bat gehiago jartzeak? Diotenez, zu gizonezkoa izanda ezin zaitezke feminista izan, askoz josita aliatu feminista.

Mesedez has gaitezen zentratzen, tontakeriak alde batera uzten, benetan gure helburua denean lan egiten. Lagundu nahi duen pertsona oro izango da ongi etorria gure iraultza feministaren ideian. Gora borroka feminista!

Ei zu gizon! Gurekin behar zaitut!
#begiradafeminista, borroka feminista, Zuzeu Gaztea Saria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude