Asteburu honetan: Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta
Asteburu honetan:Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta –
Asteburu honetarako Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta aperitifa pentsatu dugu, RZ erraza eta goxoa, ligatzen laguntzeko edo ama eta izeba datozenerako. Gozatu eta on egin! 🙂
…
Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta
…
Argazkia: chicagoreader.com
…
Osagaiak:
- 4 ogixerra/tostada
- 4 antxoa xerra (gatzetan ondutakoak)
- 4 pikillo piper
- 100 g gazta urdin krema edo saltsa (potekoa edo etxean egina)
…
Errezeta:
- Tostadak edo ogi xerrak erre. (labean, tostadora edo zartaginean oliba olio pitin batekin bustiz aurretik).
- Pikillo piperrak, zartaginean su baxuan (10etik 6 edo 7) oliba olio pitin bat ez erretzen eduki 25-30 minutuz.
- Ogi gainean gazta krema zabaldu, ondoren, pikilloa jarri eta azkenik luzeran, antxoa.
…
Kasu!
Gazta kremarik ez baduzu etxean duzun gazta hori erabili dezakezu… Gozatu eta on egin!
…
Errezeta gehiago…