Carlos Muguiro: “Errealitate berriak garatzeko gai izango diren ikasleak sortu behar ditugu”

Carlos Muguiro –

Zinea.eus atariko Maialen Goñik Tabakaleran kokatuko den zinema eskolako zuzendaria elkarrizketatu du.

Iragan apirilean jakin genuen Carlos Muguiro (Elizondo, 1966) aukeratu zutela Gipuzkoako Foru Aldundia Donostiako Tabakaleran martxan jartzen ari den Elias Querejeta Zine-Eskolako zuzendaria izateko. Deialdira aurkeztutako proiektuen artean berea suertatu zen garaile, eta proiektu horren inguruan gehiago jakiteko eta bere asmoak ezagutzeko elkartu gara irakasle eta zinegilearekin.

.

«Zinegile izatea ez da soilik irudi berriak sortzea»

.

Euskal zinemagintzak zein presentzia izango duen eta eskolaren beharraz hitz egin digu oraingoan.

Carlos Muguiro: “Errealitate berriak garatzeko gai izango diren ikasleak sortu behar ditugu”
Carlos Muguiro, Donostia, Tabakalera, zinea.eus, Zinema eskola
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

8 pentsamendu “Carlos Muguiro: “Errealitate berriak garatzeko gai izango diren ikasleak sortu behar ditugu””-ri buruz

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2017-09-02 12:31

    Carlos Muguiro: “Errealitate berriak garatzeko gai izango diren ikasleak sortu behar ditugu”.

    Espainol garbian, zuk ongi egiten duzun bezala? Elizondotarra eta ez diguzu euskeraz egin ahal izateko ahalegin zipitzik egingo… Gora zu eta zutarrak! Gora Tabakalera! Eta hau sustatzen duzuen Donostiako Udal txit gorena, Gipuzkoako Aldundi beste hainbestekoa, Eusko Jaurlaritza eta bertako agintari euskaltzale guztiak…! Gora gure zine eskola berria!

    Adeitasunez

    Bittor

    Bittor

    • Bittor, zinemagile ona edo euskalduna nahiago duzu? Edo profesioan gora euskara hutsean egin daitekela uste al duzu?

      • euskaldun bat 2017-09-03 15:31

        Zinegile ona eta euskaraz dakiena, sendagile ona eta euskaraz dakiena bezalaxe… any problem? Hemen bizitzen urteak daramatzana eta euskarari bizkarra eman diona, pertsona hori etikoki ez da osoa eta integroa ez den pertsonataz ezin zara ez lanean eta ez ezertan fidatu. Zergatik eman dio bizkarra? Arrokeria, desprezioa, gorrotoa…
        mila arrazoi izan daitezke baina bat bera ere ez positiboa. Beraz nik hauxe gehituko nuke: ezin da profesional ona izan hemen bizi eta euskara arbuiatu duena. Nola izango da mediku ona arroa dena edo gorrotoz beterik dagoena?

  • Juan Inazio Hartsuaga
    Juan Inazio Hartsuaga 2017-09-02 16:32

    Noski, noski, euskara hain da zaila eta aldrebesa, dakienari bere neurona guztiak hartzen dizkiola eta horrela geratzen gara gero euskaldunok,, euskaraz beste, gainerako ezertan ezer ez dakigula.

  • JJ Agirre

    Muguiro honek ez du sentsibilitate izpirik euskaldunokiko, “elizondarra” izan arren, baina errurik ere ez. Erdaldun konpleto bat izendatu izanaren ardura EAJrena da, EAJ-k agintzen baitu (PSOE makulu) Donostiako Udalean, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan. Halakoxea da PSEAJren hizkuntza politika, ugazaba erdaldunei eragozpenik ez sortzea helburu.
    Hori bai, EHBilduren erantzunaren zain gaude oraindik (Podemosen erreinua Pancorborik beherakoa baita).

  • Izendapen hau gure kontrako erasotzat jotzen ez badugu…

  • Alpargatero 2017-09-04 08:12

    Zuzendari erdalduna, irakasle erdaldunak, eskola erdaldunak, ekoizpen erdaldunak… gora Euskadi erdalduna!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude