Antibiotikoen erresistentzia; zergatik da hain larria gizakiontzat?

Antibiotikoen erresistentzia, zergaitik da hain larria gizakiontzat? –

Zientzilariak kezkatzen duen arazoa da orain dela urte askotik, baina gizarteak ba al daki zer den antibiotikoen erresistentzia? Zergaitik da hain arriskutsua?

Alexandre Flemingek 1928an penizilina aurkitu zuenetik  hainbat antibiotiko eratu eta aurkitu ditu gizakiak. Antibiotikoak, bere izenak dioen bezala (grekoz: anti=”aurka”; biotikos=bizia emana), helburu bat du: bizidunak hiltzea. Substantzia hau, naturan aurkitu genezakeen microorganismo batzuek eratutakoa den arren, gaur egun industria farmazeutikoak gizakion beharrei aurre egiteko hainbat antibiotiko ezberdin eratu ditu ere. Gizakiok jasaten ditugun gaixotasunen artean, batik bat zistitiza, neumonia, sinusitisa etab., kasu batzuetan bakarrik da beharrezkoa antibiotikoak hartzea, hauek  bakterioek sorturiko gaixotasunak sendatzeko erabiltzen baitira soilik. Animaliei ere maiz ematen zaizkie antibiotikoak abeltegietan daudenei adibidez.

.

Zertan datza?

Galdera honi erantzuteko, lehenik, kontuan eduki behar dugu bakterioen ugalketa prosezua. Bakterioek, gizakiek ez bezala, egoera ezberdinetara moldatzeko gaitasun ez-ohiko bat dute. Etengabe ugaltzen direnez (minutu gutxitan milaka bakterio berri sor daitezke), senideei mutazio eta transferenztia genetikoei bidez gaitasun berriak transmititzen zaizkie. Honen eraginez, antibiotikoak hartzen ditugunean, maiz hartzen baditugu batez ere, gure gorputzeko bakterioak antibiotikoen presentziara moldatu eta erresistenteak bihurtuko dira. Hau maiz gertatzen da, eta askotan antibiotiko motaz aldatu behar izaten da gaixotasuna endatzeko. Gauza bera gertatzen da abeltegiko animaliekin, hauei antibiotikoak ematea ohikoa omen da, gaixotu ez daitezen eta gainerako abereak ere osasun manten daitezen. Bestalde gizakiok ere maiz hartzen ditugu antibiotikoak (bai medikuak badaezpada eman digulako, edo guk mediku bezela jardun eta behar ditugula erabaki dugulako). Kausa kasu, antibiotikoen kontsumo kontrolgabeak arazo larriak dakartza.

.

Zergaitik da arriskutsua?

Superbakterioak eratzen ari diren heinean, gizakiok ere antibiotiko berriak aurkitu behar ditugu hauei aurre egiteko. Hala ere, bakterioek abantaila dute: azkarragoak dira egoera berrietara moldatzen. Honek erronka berri bat dakarkigu, antibiotikoen kontsumoa jeisten dugu superbakterioak ahalik eta beranduen ager daitezen, edo era azkarragoak eratzen ditugu antibiotiko berriak sortzeko, hor dago gakoa.

Antibiotikoen erresistentzia, zergaitik da hain larria gizakiontzat?

Antibiotikoen erresistentzia, zergaitik da hain larria gizakiontzat?
Antibiotikoak, erresistentzia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude