Euskal Herri batua (eta banatuak)

Euskal Herri batua (eta banatuak) –

Ibon Blasco txiolariak, balizko Euskal Herri batuan, banaketa administratiborik gabekoan, izango genukeen parlamentuaren osaketa aztertu du.  Hau da, zein pisu izango lukeen joera eta alderdi politiko bakoitzak EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriak legebiltzar bakarra balu; berandu baino lehen egi bihurtua ikusi nahiko genukeena.

.

Euskal Herri baturatua

Norbaitek inoiz EAEko eta Nafarroako parlamentu bateratu batek nolako itxura izango lukeen galdetu izan badu, duela gutxi aplikazio baten laguntzaz kalkulua egitea lortu izan dut, adierazi du txio kate baten hasieran @IbonBlasco-k.

Horretarako, azken hauteskunde autonomikoen emaitzak (EAEn 2016an eta Nafarroan 2015ean) batu eta hauek kontuan izanda, zirkunskripzio bakarreko eta D´hondt legea erabiltzen duen sistema baten arabera, eserlekuak banatu ditut -125en artean-.

Emaitza hau izango litzateke:

Euskal Herri batua (eta banatuak)
Euskal Herri batua, eta banatua
.
Noski, gauzak horrela izanda, alderdi ezberdinek hautagaitza bateratu bat proposatzearen aukera mahai gainean egon liteke, haien emaitzei ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko. Geroa Bai+PNV eta PP+UPN elkartzeko kasuan gauzak horrela izango lirateke:
Euskal Herri batua, eta banatua
.
Euskal Herri batua, eta banatua

Euskal Herri batua, eta banatua

.

Euskal Herri batua, eta banatua

.

Amaitzeko (hasierara bueltatuta), EAE+Nafarroako parlamentua zirkunskripzioetan banatua:

Euskal Herri batua (eta banatuak)

Euskal Herri banatua

Politika fikzioko ariketa bitxia egin du Ibon Blascok, ez dakigun arren zein puntura arte den adierazgarria; gaude aldagarri gehiegi hartu beharko genituzkeela kontutan. Alta, ez da bera azken aldian Euskal Herriko “mapekin” jolasean aritu den bakarra. Beste hauek ere egin dute, kontrara, modu txantxazaleagoan.

Asier Sarasuak, Protoeuskaldunen eskariari erantzunez, Euskal Herria batua hartu zuten abiapuntu -urte hasierakoak dira mapak-, Hyperborean-ek Kataluniarekin egin zuen antzera, banaketa ezberdinak proposatzeko –Galizarrek eta bestek ere badute beren moldaketa-; Euskal Herria banatzeko moduak, Benitok abesti bat eskainitako lekuak direla edo elurraren aurrean agertzen den jarrera dela:

.

Sarasuaren sormen ariketak erantzuna izan zuen Joseba Iztuetaren partetik -eta izan dira gehiago ere-. Azken honek, gainera, Euskal Herria banatzeko bederatzi modu emateaz gain -azpian dituzuen horiexek-, eta ariketari gustua hartuta, gurea beste lurralde batzuekin alderatzeko saiakera ere egin du: “Munduan txiki izanagatik ez diogu handi izateari utziko!”; Euskal Herria antzeko biztanleria duten hiri, lurraldeen eta herrialdeen parean jarri du.

Euskal Herri batua (eta banatuak)

Euskal Herri batua, eta banatua Euskal Herri batua, eta banatua Euskal Herri batua, eta banatua Euskal Herri batua, eta banatua