Anhitz proiektua, Polonian saritua
Joan den astean Poloniako Mr?gowo herrian izandako CLA’09 (Computational Linguistics – Applications) nazioarteko workshop-ean AnHitz-ek, euskaraz egiten duen zientzia eta teknologiako aditu birtualak, aplikazio onenaren saria irabazi zuen.
AnHitz proiektua hizkuntza-, ahots- eta ikus- teknologien inguruko ikerketa estrategikoko proiektua da. 2006-2008 urteen artean VICOMTech, Elhuyar Fundazioa, IXA Taldea, Aholab Taldea eta Robotiker arlo horietan ikertzen aritu dira. Proiektuaren amaieran demostrazioko aplikazio bat muntatu zuten, AnHitz izenekoa hau ere, teknologia ezberdin horien integrazioaren ahalmenen erakusle. AnHitz 3D avatar emoziodun bat da, euskaraz hitz egiten duena eta euskaraz ulertzeko gai dena, eta zientzia eta teknologian aditua. Gai horien inguruko galderak erantzun ditzake, edo gai horietako termino bilaketa eleanitza egin eta emaitzak automatikoki euskarara itzuli.
ETBko Teknopolis saioan ere eman zuten bere berri.
Urriaren 12tik 14ra Poloniako Mr?gowo herrian IMCSIT multikonferentzia egin da, herrialde horretako IKTen inguruko kongresu nagusia, eta horren barruan egin da hizkuntza-teknologiei buruzko CLA’09 nazioarteko workshop-a. Bertan 15 aplikazio erakutsi ziren; tartean AnHitz aurkeztu zuen Elhuyar Fundazioko Igor Leturiak. Eta AnHitz-ek bi sari eraman zituen: informazio-bilaketako aplikaziorik onena eta workshop guztiko aplikaziorik onena.
Zorionak!
These coupons can generally be blended with other outlet
reductions, which can enable you score a genuinely huge offer.
On the other hand, do not few a wrist bracelet
by signifies of an arm cuff on the exact same arm.