Albisteak idazten dituzten robotak

Albisteak idazten dituzten robotak –

Albisteak idazten dituzten robotakHilean 30.000 albiste idatzi ditzakeen robot batean inbertsioak egiten ari da Google; makinak ez luke zertan inongo elkarreragiletzarik behar gizakiekin. Proiektua The Press Association-ena da, eta RADAR izena du Reporters And Data And Robots.  Agentzia hau Irlandan eta Ingalaterran dago kokatua 1868. urteaz geroztik, eta bere akzionista nagusien artean daude Daily Mail, DMGT, UBM…

Agentzia bezala ondoren hamaika hedabidek erreproduzitzen duten informazioa zabaltzeaz arduratzen dira. Ideia UBM-k software bat diseinatzea da, datuak edukietan bilakatu, eta modu automatikoan argitaratu eta zabaltzeko. Epe luzerako helburua robotak albisteak idaztea da, eta bereziki hedabideak dauzkan hutsuneak betetzea; edo hori diote, bederen, sortzaileek. Argudiatzen dute hedabideek (bereziki paperezkoak, baita telebistak ere) krisi gogorra daukatela beren bizkar, murrizketak egiten dabiltzala, eta hau egoera horren aurrean sortu duten aukera bat dela.

Baina noski, honek atea irekitzen dio murrizketa gehiago egiteari, hedabideek asko jaitsi ahal izango bailute bakoitzaren erredakzioetako kidegoa. Robot batek egin badezake, zergatik mantendu petsona bat bertan?

Dakigunez, hau ez azken orduko berrikuntza. Duela hiru urte The Associated Press agentziak antzeko zerbait egingo zuela iragarri zuen, eta ordutik hona gizakien ukiturik gabeko albisteak publikatu dituzte. Hau posible egiten duen softwarraren izena WordSmith da, eta Automatic Insights enpresak garatu zuen; tresna honek 1500 milioi artikulu erredaktatu ditu.

Albisteak idazten dituzten robotakThe Pres Associationen helburua maila lokaleko esparruan kontzentratzea da. Tokiko informazioa desagertzen joan da urtetik urtera, hedabideek ez baitute dirurik bideratzen kazetariek arlo hori jorratu dezaten. Agentziaren asmoa maila lokaleko informazioa plazaratuko duten 35.000 artikulu kaleratzea da.

Robot hauek egiten dituzten enpresen arabera, teknologia honek ez ditu lanpostuak arriskuan jarriko; kontrakoa, kazetariei benetan egin nahi duten lan interesgarriren baterako denbora emango die. Hedabideetako nagusiek hoi erabakitzen badute, noski.

Baina nola da posible robot batek kazetaritza egitea, maila lokalekoa zein nazioartekoa? Ez al ditu ba bere ingurua eta herritarrak oso ondo eta gertutik ezagutu behar maila lokaleko hedabide bateko kazetari batek?

Irudikatzen al duzue robot batek idatzitako Busturialdeko Hitza bat, adibidez? Nik ez.

Albisteak idazten dituzten robotak