Garoñaren kontra, nuklearren alde?

Garoñaren kontra, nuklearren alde?

Garoñako zentral nuklearra ez dela berriro irekiko iragarri zuen atzo Espainiako Gobernuak, eta beraz, itxita geldituko da betirako. Euskal Herriak, Garoña hain urbil izanda, aspalditik agertu izan du zentralaren etorkizunaren inguruko kezka, eta betirako ixteko gurari garbia. Gauzak horrela, atzo jakitera emandako erabakia pozez jaso da gurean.

Garoñaren kontra, nuklearren alde?

Iñigo Urkulluk berak, txio baten bidez adierazi zuen erabakiarekin ados zegoela, ondoan duzuen eta jada bere Twitter kontutik desagertu den txioarekin.

Zergatik txioa ezabatu, Garoña ixtearekin ados ez dagoelako akaso? Ez. Seguruenera Burgoseko zentral nuklearrarena beharrean Tarragonako Ascón dagoenaren argazki batekin lagundu zuelako txioa. Lehendakariari Twitter kontua eramaten diona okertu egin da, ez dago besterik.

Bitxikeriak bitxikeria, askok kargu hartu diote EAJri, lehen energia nuklearra babestu eta orain Garoña betiko ixtearen erabakiarekin poztu izanagatik -gogoratu Arzallusen azak-. Horrexi heldu nahi diot, ez baita gauza bera Garoña ixtearen alde eta energia nuklearraren kontra egotea.

Javier Marotok lagundu digu afera ulertzen. Gasteizko alkate ohi popularrak ere bere poza agertu zuen atzo “Garoña itxi zedin urte luzez lan egin dugunok lortu izana ospatzen dugu gaur” zioen txio baten bidez, baita kritika andana jaso ere. Arerio politikoek, PPk nuklearren alde egin izana leporatu diote Marotori, eta aldekoek, erantzukizun falta egotzi. Lehenei, gai honetan alderdiaren iritziaren kontra egin zuela gogorarazi ostean, zera erantzun die bigarrenei:


Alde handia dago etxe ondoan zaharkitua dagoen zentral bat ixtearen alde egotetik energia nuklearraren kontra egotera, Garoñatik Ascóra bezainbestekoa.

Garoñaren kontra, nuklearren alde Garoñaren kontra, nuklearren alde
garoña, nuklearrak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude