Geomatika eta Inteligentzia espaziala jardunaldia Gasteizen
Geomatika eta Inteligentzia espaziala jardunaldia –
Geomatika eta Inteligentzia Espaziala jardunaldia antolatu dute elkarlanean UEUk eta GISLANek. Azaroaren 15ean Gasteizen egingo den topaketa honek administrazio, enpresa, elkarte eta arlo akademikoan leku nabarmena hartzen ari den GIS teknologiaren oraina eta geroa aztertu nahi du. Izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus
Datu nahaspila informazio bihurtu eta berau jendartearen zerbitzura jartzeko teknologia badago. Izan ere, informazio espaziala edo geografikoa prozesatu eta parametro ezberdinen arabera ustiatzeko gaitasunak ematen du aukera hori. GIS akronimoarekin ezagutu ohi dena eta geoteknologien aplikazioa dira jardunaldi honek mintzagai izango duena. Geografia-informazioko Sistemen (GIS) helburua, erreferentzia geografikoa sistematizatuz errealitatea aztertzeko, irudikatzeko eta interpretatzeko bide indartsua eskaintzea da. Mapak dira emaitzarik ezagunena (mapa fisikoak, mapa digitalak, bisore interaktiboak, atlas interaktibo tematikoak…). Hala ere, azken urteetan GISak ahalmen berriez hornitu dira, esaterako GPS datuen integrazioa, metadatuen sorrera, mundu birtual eta errealitate areagotuen sorrera, datu jario masiboen ustiaketa eta bisualizazioa, programazio-lengoaia estandarren bidezko pertsonalizazioa, etab.
GIS teknologia hainbat arlotan aplikatzen ari da, esaterako, azterlan zientifikoetan, baliabideen kudeaketan, arkeologian, ingurumeneko eraginaren ebaluazioan, hirigintza planeamenduetan, kartografian, soziologian, geografía historikoan eta abar. Jardunaldi honetan administrazio, enpresa, elkarte eta arlo akademikoan leku nabarmena hartzen ari den teknologiaren oraina eta geroa aztertzeko parada izango dugu.
Egitaraua:
08:30-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00-09:15 Ongi etorria.
09:15-10:25 Mahai ingurua: GEOINFORMAZIOAREN TEKNOLOGIAK ETORKIZUNARI BEGIRA.
- Juan Carlos Barroso (Eusko Jaurlaritzako Lurralde Informazio Zerbitzuaren arduraduna)
- Aitor Bastarrika (UPV/EHU)
- Jesus Alvarez (UPNA)
- Oihana Mitxelena (IGN)
10:30-14:30 KOMUNIKAZIO ETA AURKEZPENAK
- “Lurraldearen iragarpenak. Non eta noiz gertatuko dira biharko lur labainketak?“ Txomin Bornaetxea (EHU, akademikoa)
- “Durango udalerriko lur-erabileren artifizializazioaren azterketa 1985-2018” Maider Garai
- “Tolosako udalerriko zaurgarritasun balioespena uholdeengatik” Ane Garai (GISLAN).
- “Datu espazialen kudeaketa eta bisualizazioa hirigintza eta lurralde antolaketan. Bilbo irakurri kasua”. Ander Gortazar (RAZ Advanced Solutions)
- “Geoinformatika eta analisi geoespaziala”. Aitor Bastarrika (UPV-EHU)
- ”LiDAR datuen sailkapenak balioztatzeko metodologia baten proposamena”. Saioa García Rodríguez
- “NUPeko MUSIGT, 5 urtez geoteknologien formakuntzan”. Jesús Álvarez (UPNA/NUP)
- “Nafarroan EuroVelo bizikleta ibildideak diseinatu eta garatzeko tresna”. Micaela García.
- ”geoEuskadi bisorea. Datu espazialen erabilera erraztea helburu.” Juan Carlos Barroso. (Eusko Jaurlaritzako Lurralde Informazio Zerbitzuaren arduraduna)
- “Zenbaterainoko garrantzia dute baso iraunkorrek egungo saguzar baso-espezialista hertsietan?”. Itxaso Larrinaga.
(11:10-11:30 Atsedenaldia)
14:30-15:30 Talde bazkaria
15:30-17:30 TAILERRAK
- A tailerra: ”R softwarea: datu espazialekin lanean”. Lore Zumeta / Amaia Iparragirre (R-Ladies Bilbao)
- B tailerra: ”’Mapagintza: sinbologia eta maketazioa QGISekin”. Mikel Ayestaran (GISLAN)
17:30-17:45 Agurra.