[Urpeko Bonbarda #029] Tito Puentez

[Urpeko Bonbarda] Tito Puentez –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 29. saio honetan, Tito Puente zenari buruzko atzera begirakoa osatu dugu.

Hogeita bederatzigarren saioan, monografiko bat egin dugu puertoricoar jatorria zuen Tito Puente perkusio jolearen musikarekin.

1923an New York hiriko Harlem auzoan jaioa, El Barrio ospetsuan, erritmo afrokubatarrak bogan jarri eta mundu mailako izar bihurtu zen Tito Puente, bost hamarkadako ibilbide luzean 180 diskotik gora grabatu zituena, eta jazz erraldoiekin lan egin.

[Urpeko Bonbarda #029] Tito PuentezGizonak tinbalak, bibrafonoa, marinbak, saxo altua eta pianoa jotzen zituen, baina perkusio jole gisa nabarmendu zen. Izan ere, Tito Puente baino lehen tinbalek ez zuten horrenbesteko garrantziarik musika latinoan, eta berak bihurtu zituen ezinbesteko.

Saioa “Dance Mania” (1958) lan ospetsuko chachacha bat entzunez abiatu dugu, “Mi chiquita quiere bembé”, eta “Hong Kong mambo” edo “Cuban Carnival” laneko “Oye mi guaguancó” kantuak entzun ostean, “Malibú beat” abestiarekin itxi. Tito Puente ez ezik, Gene Krupa eta Carlos Santana ere entzun ditugu saioan, lehena miresten zuelako, eta bigarrena kantu bat moldatu ziolako manboaren erregeari.

Tito Puente maisua zen afrokubatar erritmoetan, orain son, bolero eta pachanga joz, eta gero chachacha, guaracha eta guaguanco doinuak. 60ko hamarkadan Fania etxe famatuko kide ere izan zen, nahiz eta diskoetxeak erritmo guzti horiek ezagutzera emateko salsa etiketa asmatu zuenean konforme agertu ez. “Salsa espagetiei botatzeko da”, esaten ei.

Bihotzekoak jota, 2000ko maiatzaren 31an zendu zen Tito Puente, eta bere heriotzaren 20. urtemugan Mikel Lizarralde kazetariak “Manboaren erregea” idatzi zuen Berria egunkarian, saio hau osatzeko ardatz izan duguna.

.

* Jatorriz, orain berreskuratzen dugun honako saioa Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen iaz, 2020ko ekain hasieran.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #029] Tito Puentez

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude