Txikijazz, umeentzako musika jaialdia

Txikijazz, umeentzako musika jaialdia –

Jazzaldiak kasik hamarkada oso bat darama haurrentzako aparteko jaialdi bat antolatzen, 2013a geroztik. Beti goizez, orain arte musika emanaldiez gain egitaraua ekitaldiz josita zegoen, izan eskulan tailer, dantza ikastaro eta beste; guztiak euskaraz eta doan, 0-11 urte bitarteko haurrentzako prestatuak. Tamalez, eta pandemia dela kausa, iaz bezala zuzeneko ikuskizunetara mugatuko da aurtengo Txikijazz ere.

Gaur hasi eta datorren igandea bitarte, lau kontzertu izango ditu jaialdiak, guztiak eguerdiko 12.ooetan, eguneko bat. Bik Kursaaleko terrazetan izango dute oholtza, Hollywood Band Kids taldeak (gaur, uztailak 22) eta Ghost Number taldeak (etzi, uztailak 24); eta beste bik Tabakaleran, Swingtronics taldeak (bihar, uztailak 23) eta Oreka TX taldeak (etzidamu, uztailak 25). Kursaaleko terrazetan, Guuk gunean izango diren bietarako sarrera librea da, edukiera bete arte; eta Tabakalerako Kutxa Kulturren izango diren bietara bertaratzeko izena eman beharra dago, 943 25 19 19 telefonora deituta.

Txikijazz, umeentzako musika jaialdiaTxikijazz, umeentzako musika jaialdia