Tronu Jokua #podcast
Tronu Jokua –
Podcast honetan Tronu Jokua telesailaren mundu mailako fenomenoa dugu hizpide. Zehazki, zazpigarren denboraldiko euskal eszenatokiek –Gaztelugatxe, Zumaia eta Barrika, hain zuzen– gure lurraldearen turismoan izan duten eragina aztertuko dugu
Ikus-entzunezko ekoizpen honen ospeak bisitari ugari erakarri ditu euskal kostaldera, leku horietako azpiegiturak hobetuz. Horrez gain, kokaleku horiek sustatzeko zenbait plataforma eta material komunikatibo sortu dituzte erakundeek, Bilbao Bizkaia Film Commissionek, kasu. Bere lana ezinbestekoa izan da filmaketa prozesuaren koordinazioan, ekoiztetxea (HBO) eta proiektuan inplikatutako eragile instituzional zein sozialak lotuz. Era berean, Dragoi Arrokak istorioan duen garrantzi narratiboa ikertu da. Lortutako emaitzek frogatu dute Gaztelugatxek funtsezko papera duela bi pertsonaia nagusien (Daenerys eta Jon Snow) garapenean eta telesailaren beraren bilakaeran. Honi esker, munduko txoko guztietara zabaldu da Gaztelugatxeren irudia Dragoi Arroka gotorleku gisa.