Twitterrek erabilera-arauak gogortu ditu

Twitterrek erabilera-arauak gogortu ditu –

Azkue Fundazioaren egunkaritik jasoa.

Adin, erlijio, eri eta aniztasun funtzionalarekin lotutako gaiekin zorrotzago arituko aurrerantzean sare soziala. Twitterrek gorrotozko jokabideak saihestu nahi ditu neurri horien bidez.

Twitterrek erabilera-arauak gogortu dituTwitterrek iaz iragarri zuen gizatasuna kentzen duten erlijioari buruzko txioak ezabatuko zituela. Orain, gauza bera egingo du gizatasuna kentzen duten adin, desgaitasun eta gaixotasunaren gaineko txioekin.

Konpainiaren arabera, ez du ondoko txioen antzekorik onartuko: “[Desgaitasuna] duten  pertsonak penagarriak dira eta ez lirateke publikoan agertu behar” edo “[Adin talde] guztiak izainak dira eta ez dute gure babesik merezi”, eta ezabatu egingo dira behin salatuak direnean.

Arau berri hau indarrean jarri baino aurreko antzeko txiorik salatzen badira, “ezabatu egingo dira, baina kontuak ez dira bertan behera utziko”.

Sare sozialak txio salagarrien lau adibide zabaldu ditu:

  • “[Adin talde] guztiak izainak dira eta ez dute gure babesik merezi”
  •  “[Gaixotasuna] duten pertsonak inguruan duten guztia kutsatzen duten arratoiak dira”
  • “[Desgaitasuna] duten  pertsonak penagarriak dira eta ez lirateke publikoan agertu behar”
  •  “[Talde erlijiosoak] zigortu behar dira. Ez dugu nahikoa egiten animalia horiek suntsitzeko”

Twitterrek erabilera-arauak gogortu ditu

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude