[Urpeko Bonbarda #007] Rosalia eta euskara

[Urpeko Bonbarda #007] Rosalia eta euskara – 

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 7. atal honetan, podcast bihurtu gura izan dugu Naiz hedabidean Txoli Mateos soziologoak idatzi zuen zutabea: “Euskara eta Rosalia”.

Zazpigarren saio honetan, Txoli Mateos soziologoak Naiz hedabidean argitaratu duen zutabe bat hartu dugu ardatz podcasta osatzeko: “Euskara eta Rosalía”, atal honetan entzungai izango duzuena. Bertan aipatzen diren artisten kantuak entzun ditugu.

[Urpeko Bonbarda #007] Rosalia eta euskaraIzenburua Rosaliari eskainia denez, artista katalanarekin hasi gara, Billie Eilishekin plazaratu duen azken singlea entzunez, “Lo vas a olvidar”, eta bukatu ere Rosaliarekin bukatu dugu, “Que no salga la luna” kantuarekin. Eilish aipatu dugunez, honen kantu bat ere entzun dugu, “Bad Guy”; One Direction taldeko kide izan zen Harry Styles eta rapa kantatzen duen Xskara bermiotarrarena bezala, “Watermelon Sugar” lehenarena, eta bigarrenaren kasuan, “Trankil”.

Gainontzeko musikariek bina kantu izan dituzte gaurko saioan. Izaki Gardenak boskoteak lehen lanari izenburua eman ziona, “Amaieratik hasi”, eta azken singlea, “Oasia”. C. Tangana madrildarrak “Comerte entera”, Toquinho brasildar gitarra jolearekin batera emana, eta “Nunca estoy”. Silvia Perez Cruzek, bere aldetik, azken diskoko “Estimat”, katalanez abestua, eta hegoamerikar kantu klasiko bat, “La LLorona”, Marco Mezquidarekin batera Tokyon grabatu zuen zuzeneko diskotik jasoa. Azkenik, Anarik Thalia Zedekekin egin zuen elkarlaneko “Ladder (Zuloa irteera zen)”, Bidehutsen Coupages#04 singlean argitaratua, eta Joseba Sarrionandiari eskainitako “Gure oroitzapenak” bildumako “Lagun izoztua”.

.[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

[Urpeko Bonbarda #007] Rosalia eta euskara

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!