[Urpeko Bonbarda #001] Munduaren bira, pandemian
[Urpeko Bonbarda #001] Munduaren bira, pandemian –
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Aurkezpenean, lagunak gonbidatu eta etxe atariari bueltatxo bat eman genion. Orain, pandemiak pandemia, munduari buelta ematen ausartu gara, 2020 madarikatua atzean utzi dugula ospatzeko. Edo?
Motxila lepoan hartu eta abiatu gara, bakar-bakarrik, eta 2020an herri musiketan lan nabarmenduak plazaratu dituzten musikariek eman digute aterpea.
Etxean hasi dugu bidaia, Bizkaian, Korrontzi eta Xabier Amurizarekin. Balkanetan Dzambo Agusevi Orchestra mazedoniarra genuen zain, eta greziar muga gurutzatuta, Stratis Skarakis arrabita jolea Kretan.
Afrikan bi sartu irten egin ditugu. Aurrenekoan Niqolah Seevarekin egon gara Magreben, eta Nahawa Doumbiarekin Malin. Bigarrenean, paraje berdinetan bada ere, egun bogan diren soinuen peskizan izan gara; elektronikoak Ammar 808 tuniziarrarekin eta trap erritmoak Bamakon, Casha kantariarekin.
Ipar Amerikara jo eta hegoaldeko soinuak entzun ditugu, Los Mocosos AEBetan eta Lido Pimienta Kanadan bizi diren arren, karibear eta kolonbiar jatorria baitute, hurrenez hurren. Asian, Yukihiro Atsumi gitarra jole klasikoa entzun dugu Japonian, eta Khusugtun talde bikaina Mongolian. Azken hauek bezala, ahotsen erabilera harrigarria egiten dute Zedashe abesbatza georgiarreko kideek ere.
Etxera bueltan, Baxe Nafarroan bukatu dugu, Izarrak taldearekin.
.
* Bonbarda honetan entzun ditugun soinu guztiak, Euskal Herrikoak salbu, iazko onenen zerrendetan ageri dira MagnetMagazine, Mondosonoro, PopMatters, Gaztezulo eta Mundofonias hedabideetan, besteak beste.
.
(((podcast.eus)))
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod
Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
[Urpeko Bonbarda #001] Munduaren bira, pandemian