Errotulu eta plakak euskaraz: doan lortu edo zuk zeuk egin eta jarri!!

Errotulu eta plakak euskaraz – 

Euskararen presentzia kalean oso ezberdina da gune soziolinguistikoaren arabera, errotulu eta plakak euskaraz jartzeari dagokionean.

errotulu eta plakak euskaraz
Aluminiozko 50 plaka atera ditugu, doan emateko. Baldintza bakarra; dagokion tokian jartzea.

Gune erdaldunetan, presentzia hori erakunde publikoetan dago bermatua soilik. Esparru pribatuan, negargarria da.

itxi atea, mesedez. eskerrik asko.
Horrelako 200 pegatina atera eta 200 ataritan itsatsita.

Pentsatu orain zu bizi zaren eraikinean jartzen diren kartel, errotulu edo oharretan. Zer egin erdara hutsa nagusi bada? Auzokideei eta zure administrazioari eskatu beharko zenioke. Normalean ez dizute trabarik jarriko. Agian, auzokideren bat aurka agertuko da (guri gertatu zaigu). Arazo nagusia kostu ekonomikorik edukitzea da. Gainontzeko auzokideak prest daude denon artean euskarazko kartelak ordaintzeko?

Suposatuz euskaraz jartzeko adostasuna lortu dugula. Ondoren, beste arazo batekin topo egingo dugu: ez ditugu euskarazko kartelik topatuko dendetan (eskuarki burdindegi edo ferreterietan). Edo daudenak garestiagoak dira.

Ohar garrantzitsuenak hauek dira: “Itxi atea, mesedez“, “Auzokideek ez du publizitaterik nahi“, “Irteera“, “1. solairua“…

Doan lortu edo zuk zeuk egin.

Auzoko kartel ugari euskaraz izan daitezen, baina, errotulu eta plakak egiteko ez da diru askorik behar. Kanpoaldean ez badago (eguzki izpi, euri eta haizea jasan gabe) eta are gehiago, kale mailan ez badago, oharra inprimatzea eta plastiko batean sartzea nahikoa da (folio tamainuko din A4 orri bakarra plastifikatzea euro bateko kostua izan ohi du).

Hortaz, dirua baino, borondatea eta kontzientziazioa behar da. Idatzi honetan, gogoeta eginarazi nahi dizugu. Begiratu zure auzoan zer dagoen erdara hutsean. Ba al dago zuk zeuk euskaratu dezakezunik?

errotulu eta plakak
Dirua baino, borondatea beharrezkoa da elebitasuna ziurtatzeko. Inprimagailua, plastikoa eta sendo itsatsi.

Gure hizkuntzak merezi duen tokiari ezin dio uko egin. Hitz bakoitza, errotulu edo plaka bakoitza, altxor bat da. Presentzia horrek hizkuntza prestijiatzen du. Hitzak ezagutzera emanez, normalizatzen eta zabaltzen dira.

Ziurtatzen dizugu, zuk zeuk bat egin eta jarri ondoren, harro sentituko zara egindakoaz. Animatu zaitez!

euskaragara.net-en gure kartelak sortu ditugu, eguzki eta uraren aurrean iraunkorragoak eta itxura hobeagokoak izan daitezen. Aurretik, euskarazko kartel bakarra ere ez zegoen horietan jarri ditugu. Beraz, aldaketa nabaria izan da. Baina horrez gain, pegatina eta plakak sortu ditugu, doan emateko.

20×10 zm-ko plaka bat (metrakilato, aluminio, PVC…) 20€ko balioa izan dezake. Baina espreski sortu behar baduzu (hau da, ez bada seriean sortu), 60€ ere balio dezake. Hori dela eta, guk 50 eta 200 aleko sortak egin ditugu, prezioa ale bakoitzeko pixka bat murrizteko.  Prezioa unitateko txikiagoa da, baina kontuan hartu sorta atera dugula. Gure finantziazioa liburu fisiko eta birtualaren salmentatik dator. Eta lortutako mozkina euskara sustatu behar eta nahi dugu (irabazi asmorik gabeko erakundea gara). Horregatik, honako bi hauek doan ematen ditugu: (baldintza bakarra, leku publikoan jartzea)

Lortu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan 665757161 zenbakian.

Errotulu eta plakak euskaraz: doan lortu edo zuk zeuk egin eta jarri!!

Zer duzu buruan “Errotulu eta plakak euskaraz: doan lortu edo zuk zeuk egin eta jarri!!”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude