[Urpeko Bonbarda #025] Erdaretatik euskararakoez

[Urpeko Bonbarda #025] Erdaretatik euskararakoez –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hogeita bosgarren saioan, erderatan kantatzen hasi eta euskararako bidea egin duten musikariak izan ditugu entzungai.

Hogeita bosgarren saio honetan, Gorka Erostarbe kultur kazetariak iaz egindako txio kate batek eman zigun saiorako inarra: “Asko aipatzen da, musikari belaunaldi berrietan euskaraz besteko hizkuntzetan abesteko joera. Badago eta izan liteke aztertzeko fenomenoa, baina zein gutxi erreparatu eta nabarmentzen dugun kontrako bidea egiten dutenena. Eta badaude, eta merezi du esateak”.

[Urpeko Bonbarda #025] Erdaretatik euskararakoezEgungo joeraren aurrean, beraz, baikortasun apur bat agertu eta erdaraz kantatzen hasi ostean euskararen aldeko hautua egin duten taldeak entzungo ditugu, edo jardun nagusia erdaretan egin arren euskaraz ere kantatu izan dutenak entzungo ditugu; gutxi batzuk baino ez, gehiago ere badiren arren.

Abiapuntua Kortatu hirukoteak eman digu, nola ez, Muguruza anaien euskalduntzea eredugarritzat hartu izan baita beti euskal musikagintzan. Eta itxiera Doctor Deseo taldeak, gazteleraz kantatu ohi duen arren, Francis kantaria beti ahalegindu delako gutxienez lan bakoitzeko kantu bat euskaraz abesten –“Maketoen iraultza” (Baga-Biga) diskoan bildumatu zituzten-. Orain arte aipatutakoez gain, berriagoak diren beste lau egitasmo. Saioa Garin legorretar bakarlariarena, milurteko lehen hamarkadan bi lan ingelesez plazaratu ostean, euskarara aldatu eta beste bi argitaratu dituena: “Natura” (2013) eta “Ateak” (2019); eta Hanot Mintegia gernikarrak Audience utzi ostean abiatu duen bide esperimentala, Moxal. Baita Juan Luis Etxeberriak, Giorgio Basmatti bakarlariak, euskaraz kantatzeko darabilen alter egoa, Oso Fan, eta Elena Caballero Villanueva, La Basu ere, nola gazteleraz hala euskaraz abesten duen rap kantari bizkaitarra.

.

* Jatorriz, Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen orain birziklatzea otu zaigun saioa, iazko itxialdian.  

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #025] Erdaretatik euskararakoez

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Zer duzu buruan “[Urpeko Bonbarda #025] Erdaretatik euskararakoez”-ri buruz

  • Artikulu interesgarria!
    ETS ere aipa zenezakete, antzeko bidea egin du.