Laba naiz

Laba naiz –

Laba naiz

Gaurko argazkia ez da inon argitaratu. Berez, argazkia ere ez da, baizik emailean daukadan erantzun bat. Honela dio: “Kaixo, Mikel. Milesker LABA proiektuari X euroko ekarpena egiteagatik. Ekarpenak egiteko epea amaitzean eta proiektuak behar beste diru lortuz gero kobratuko da dirua”. Minimoa 10.000 eurotan jarri dute, eta nirearen ondoren 9.660 lortuak zituzten, 28 egunen faltan. Beraz, minimoa behintzat segurua da.

Proiektu honetan atentzioa deitu zidan lehenik sare sozialetan jarri duten kanpainak. Logo deigarria eta polita, izen erraza, eta bideo laburrak hainbat pertsonen arteko solasekin. Giro gaztea, freskoa, sorkuntzaz eta kulturaz, euskaraz natural; eta Iruñerrian kokatua, hiriburuko Gaztelu plazan… Osagai guztiak zituen erakargarri izateko. Eta osagai guztien arteko zubi, berritasuna. Hain zuzen, berritasuna dakusat han eta hemen ezagutzen ari naizen hainbat ekimenetan. Azken aspaldiko anbiziotsuena Aiaraldekoa da, toki komunikazioan hasi eta komunitate garapeneko egitasmo bikaina bilakatu dena, sorkuntza, elikadura, kultura, komunikazioa, euskara eta beste hainbat esparru jorratzen dituena. Oso pozgarria zait ikustea halako ekimen berritzailetan zein ondo txertatzen den euskara tresna kohesionatzaile eta eraldatzaile gisa. Hor nahi nuke nik gehiagotan, helburu baino eraldatzeko palanka.

LABA proiektuan bezala, hain zuzen. Hasieran esan dut 10.000 euroko minimoa seguru dutela, baina nahi 30.000 nahi dituzte. Beraz… laba.eus!

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko ekainaren 17koa]

Laba naiz

Euskalgilea eta herrigilea, jubilatua baina ez erretiratua.

2 pentsamendu “Laba naiz”-ri buruz

  • Beñat Castorene 2021-06-27 10:23

    Mikel, artikulu honen ondotik berrirakurri dut Aiaraldeari buruz Garaio Atxurrak atera zuen testu interesgarri bat sozio linguistikako aldizkari batean.
    Bertan emaiten duen esperientziaren oinarri filosofikoa justu dirudit.
    Bada beraz Laban , zure ustez, ahidetasun lotura bat Aiaraldeko esperientziarekin?

  • Mikel Irizar 2021-06-27 12:03

    Ez dakit lorurarik ba ote den bi ekimenen artean. Eta oraingoz Aiaraldekoa zabalagoa da, dudarik gabe, komunitate garapenaren arlo asko hartzen baititu; gainera badu oinarri sendoa, ibilbide luzearen ondorioz. Baina Iruñekoari ere ikusten dizkiot berritasuna eta ausardia, bai jarreretan eta baita moldeetan ere; horregatik iruditzen zait bide emankorra egingo duela. Aupatu ditzagun, hori gerta dadin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude