[Uda erotikoak] Bizilagunak (III)
[Uda erotikoak] Bizilagunak (III) –
.
Kaixomaitia.eus atariak, euskaldunon harremanetarako guneak ekoiztutako podkasta duzue honakoa, Aratz Begiristainek idatzitako narrazioan oinarritua, eta Iñaki Beraetxeren ahots eta soinu edizioarekin.
Uda gozo-gozo igarotzeko, bederatzi ataletan banatuta izago duzue istorioa entzungai, astero bat.
Plazer dagizuen!
.
Bizilagunak (hirugarren atala):
Sofan eseri-etzan ginen, bakoitza alde batean jarri ginen besteari begira eta hankak ondo luzatuta gure artean gurutzatuta jarri genituen. Gure oinek fereka leunak ematen zizkioten elkarri, nahigabean bailitzan, eta tonto-tontoan berriketan, ordu betean bakoitzak bi garagardo edan genituen eta horiekin atrebentziek maila altuagoa hartu zuten.
– Gosea sartzen hasi zait Adrian… baduzu platano gogor horietako bat ez den beste ezer? Kar kar kar. – Bota zidan.
– Baditut zenbait gauza bai, eta oraintxe etxean dudan platano bakarra nirea da eta fruta-dendakoak baino bigunagoa dago… – Esan nion jaikitzen nintzen bitartean eta sukaldera jaki bila abiatuz.
(…)