[BIPARETA] Ttakun ttan ttakun

[BIPARETA] Ttakun ttan ttakun –

ZuZeu Podcasten eskutik, ZuZeuko Bipareta erreportaje saioak gai baten inguruko hausnarketa ekarriko digu bi astetik behin, Amaia Rojo eta Maialen Sorzabalbere gidari dituela.

[BIPARETA] Ttakun ttan ttakun

Jatorri ezezaguna duen perkusiozko instrumentua da txalaparta. Hainbat dira instrumentu honen sorreraren hipotesiak: horietako baten arabera, aintzinan baserrien artean sagardotegien irekieraren berri emateko erabiltzen ziren txalaparta hotsak. Beste hipotesi batzuen arabera, baserrietako nekazariak itsasoratzeko abisua sortzeko erabiltzen zen txalaparta. Jatorri ezezaguna izan arren, ezagunak ditugu Euskal Herrian instrumentu honek utzitako arrastroak. Gaurko atalean instrumentu honek belaunaldiz belaunaldi utzitakoak izango ditugu hizpide. 

Perkusiozko instrumentu hau jotzeaz bi pertsona arduratu ohi dira: ttakuna oreka ezartzen duena eta herrena, oreka hori puskatzen duena. Bi makilen bidez bi euskarriren gainean dauden zurezko ohol horizontalak astinduz ateratzen da instrumentu honen melodia. Txalapartarien esanetan, instrumentu honetatik jaiotako musikak 5 kilometrotan zehar bidaiatu dezake. Irungo txalapartariak, Oreka TX, Kalakan eta Hutsun txalaparta taldek izango dira atal honetako protagonista. 

txalaparta [BIPARETA] Ttakun ttan ttakun

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify     Apple Podcast     Google Podcast    Stitcher    Ivoox 

[BIPARETA] Podkasten sukarra

[BIPARETA] Ttakun ttan ttakun

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!