Euskal Herrian Euskaraz (1): “komando” baten abentura

Euskal Herrian Euskaraz (1): “komando” baten abentur

1979ko edo 1980ko azaroko goiz hotz bat zen, 5:00ak aldera. Euskal Herrian Euskarazko bi “komandok” egin behar zuten ekintza: batzuk Iruñetik Altsasura eginen zuten bidea, bideko trafiko-seinale guziak zuritzen. Gaztelania hutsean zeuden garai hartan. Beste “komandoa” Altsasutik Iruñera joanen zen, hura ere bideko seinale guziak zuriz pintatzen. Gero, kontrako bidea eginen zuten, eta aurretik zuritutako seinaleak euskaraz errotulatuko zituzten.

Azkenean, ordea, eragozpen bat izan zen, eta Altsasuko taldea bakarrik abiatu zen; hark eginen zuen lan guzia. Baina Arbizun poliziak zituzten zain, eta ekintzari bukaera eman behar izan zioten.

Taldekideak epaitu, eta milioi erdiko isuna jarri zieten, baina uko egin zioten pagatzeari. Baina bi taldekide enpresa publiko batean ari ziren, eta soldatatik kendu zieten dirua. Eta azkenik, bi taldekide bakarrik sartu ziren kartzelara.

Informazio gehiago, hemen:

“Ikastolako bi irakasle kartzelara, isun judizial bat ez ordaintzeagatik”

Eta, behean, garaiko prentsako beste informazio batzuk.

Bestalde, gogoan izan! Ostegun honetan, elkarretaratzea euskararen alde, Nafarroako Gobernuaren aurrean:

Irudia

Euskal Herrian Euskaraz (1): “komando” baten abentura

 

2 pentsamendu “Euskal Herrian Euskaraz (1): “komando” baten abentura”-ri buruz

  • Eskerrik asko pasarte hura gogorarazteagatik, Fermintxo.
    “Komando” hark erakutsitako ekimenaren erdia gordeko bagendu egungo euskaltzaleek, bestela geundeke.

  • Fermintxo Zabaltza 2022-02-13 09:53

    🙂