[Bipareta] Familia ulertzeko beste modu bat
[Bipareta] Familia ulertzeko beste modu bat –
Heldu da bigarren denboraldia, berrikuntzekin heldu ere! Bipareta sorta berri honetan gai bakarra landuko dugu, bi ikuspuntutatik. Ez dute zertan kontrajarriak izan, gai bera bizitzeko bi modu besterik ez dira izango, betiere lehen pertsonan kontatuta.
Estreineko atal honetan harrera etxeak eta familiak hartuko ditugu hizpide eta Jon Martin, larrialdiko harrera familia bateko aita, eta Udane Martin, 2. faseko harrera etxe bateko hezitzailea, gonbidatu ditugu haien esperientzia ezagutzeko.
Joxe Mari Lezana Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte ekintza departamentuko harrera familia eta adopzioko atal buruak ere parte hartu du saio honetan.
Zuen gustokoa izango delakoan, sakatu play!
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox