Asteburu honetan: Foie

Asteburu honetan: Foie –

Asteburu honetan: Foie

Asteburu honetan amonaren errezeta orrietatik atera dugun beste altxor txiki bat, Foie errezeta. Zail xamarra baina ez larritu, denak txundituta uzteko, aproposa ama eta izeba bisitan datozen bazkari edo afari horietarako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Foie gibela

Asteburu honetan: Foie

Errezeta

  1. Jarri foie ur hotza eta gelak dauzkan ontzi batean 12 orduz, garbitu dadin.
  2. Nerbioak kendu gibelari tenperatura hobea daukanean.
  3. Gatza, piperrautsa eta Armagnac tanta batzuk jarri.
  4. Estu egongo den ontzi batean jarri, forma har dezan, eta film paperarekin estali.
  5. Bi minutu mikrouhinean, 750 w-tara. Minutu bat jalkitzen izan, eta eman bi minutu gehiago mikrouhinean beste aldetik.
  6. Azkar hoztu, hozkailuan sartu eta bertan mantendu 12 orduz gutxienez.

Kasu!

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Maixuari entzun …

Gordon Ramsay shows a commis chef how to cook Foie Gras properly…

Foie errezeta

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Igel hanka salteatuak errezeta

Asteburu honetan: Oilasko kroketak

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Foie

Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude