[Urpeko Bonbarda #042] Atzerapena

[Urpeko Bonbarda #042] Atzerapena –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Berrogeita bigarren saioan, Beck Hansenen musika entzun dugu saioan, “Odelay” lan sailkaezinak 25 urte bete berri dituela aitzakia hartuta.

Berrogeita bigarren saioan, 1996ko ekainean plazaratu zen “Odelay” lana hartu dugu ardatz, Beck kaliforniarrarena. 90eko hamarkadaren lehen erdia grunge musikak menperatu zuen mendebaldean, baina gaztetxoak gitarrak saldu eta Dj platerak erosten hastearekin batera aro baten bukaera eta milurteko berriaren etorrera aurreikusten zen.

[Urpeko Bonbarda #042] AtzerapenaGiro horretan agertu zen Beck Hansen musikariaren “Odelay”, eta bertako lau kantu esanguratsu entzun ditugu, funk, hip hop, country, bossa nova eta beste makina bat erritmotan. Bi urte lehenago baina, lortua zuen Beck-ek mundu mailako ospea, “Loser” singleari esker.

Urpeko Bonbardan, entzun dugu X belaunaldiaren ereserki nagusitzat hartua izan zen kantutzarra, 1994ko “Mellow Gold” diskokoa, eta Beck-ek bosgarren lan luzea zuen “Odelay” lanetik aparte baita gainontzeko diskoetan argitaratutako kantu batzuk ere: 1998ko “Mutations” laneko “Tropicalia”, brasildar musikari dion maitasunaren isla; 2017ko “Colours” laneko “Dreams” dantzagarria; eta 2002ko “Sea Change” malenkoniatsuko “Lost Cause”, desamodio kantu ederra.

Beck-ez gain, The Beastie Boys rap taldearen “Paul´s Boutique” laneko kantu bat ere entzun dugu, bertako ekoizle Dust Brothersek “Odelay” diskoan egindako lana ezinbestekoa baita bere arrakasta ulertzeko. Eta gainera, Gorillaz zein Paul McCartney erraldoiaren “McCartney III Imagined” laneko kantu bana ere ekarri ditugu saiora, Beck Hansenen partaidetza izan dutelako.

.[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #042] Atzerapena

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!