Bera zen benetako frantziar iraultza

Bera zen benetako frantziar iraultza –

Bera frantziarra, frantziar iraultzan parte aktiboa eduki zuen, gizonezkoen eta emakumezkoentzat eskubide berdinak eskatu zituen emakume adoretsua.

 

Bera zen benetako frantziar iraultza

Frantziar iraultzan antzinako erregimen absolutista atzean uzteko egitasmoarekin hainbat neurri eta lege atera zituzten. Luis XVI.aren erregealdia hankaz gora jarriz zuten eta esan beharra dago iraultza hori aurrera ateratzeko bai emakume zein gizonezkoek parte hartu zutela. Baina iraultza honek akats bat zuen, zenbait emakumeen kemena ez zela islatu ondorioetan eta iraultza hau burgues eta gizonezkoentzat bideratua izan zen. Gizartearen zati handi batek ez zeukan errepresentaziorik. Momentu horretan hartzen du garrantzia Olympe de Gouges-ek.

Olympe ez zen parisekoa, baina 22 urteekin iritsi zen bertara alargun zelarik, bertan maitale burgesa eduki zuen eta honek onura ekonomiko ugari ekarri zizkion, izan ere maitaleak gertu nahi zuen bere etxetik. Hala eta guztiz, Olympe ez zegoen konforme, izan ere ezkutuan ibili behar zuelako eta ez zelako onartua, maitalea ez baitzen bananduko sortuko ziren zurrumurruengatik. Protagonistak ordu arteko arauak guztiz aldatu nahi zituen. Emakume intelektualek antolatutako eztabaidetara joaten hasi zen eta bertan ilustrazioaren oinarriak ulertzen lagundu zioten.

Bera zen benetako frantziar iraultza

Olympe idazle bikaina zen, hainbat esku horri idatzi zituen zergen jaitsiera eta gai abertzaleak jorratzen zituenak. Ez dezagun ahaztu antzerkia ere idazten zuela, bere lehenengo gaiak esklabutzaren abolizioa eskatzen zuten. Bere ametsa bere obrak paris eta frantziako antzokietan aurkeztea zen. Garai horretarako bera ilustratua eta oso aurreratua zen. Esan behar dugu emakumeen biltzarretan esklabutzaren abolizioari buruzko gaiak lantzen zirela eta Ingalaterran eta Frantzian emakumeak protestan hasi zirela dagoeneko. Kolonietako aberastasuna lapurtzeaz gain bertako etorkizuna lapurtzen zuten esklabutza sustatuz.

Frantziar iraultzaren hasierarekin, garatzen ari ziren ideiekin bat egin zuen, baina Jakobinoen erradikalismoak girondinoen bandora gehiago gerturatzea ahalbidetu zuen, hasiera batean ez baitzen erregea kargutik kentzearen aldekoa.

Olymperen ustez, emakumezkoak gai ziren gizonezkoen zereginak egiteko, garai horretan hau argitaratzea sakrilegioa zela pentsatu behar dugu. Baita ere, emakumeak eztabaida politiko eta sozialetan parte hartzera gonbidatzen ditu, emakumearen papera itzalean baitzegoen.

Frantziako biltzar Nazionalak Gizonaren eta Herritarraren Eskubidearen Adierazpena onartu zuten, emakumeak albo batera utziz. Zenbait emakumek Gizona hitz globala eta bateratzaile bezela ikusten zuten, ez zen Olymperen kasua, hau erradikatu eta emakumeen eskubideak defendatzearen alde jarraitu baitzuen.

Hau horrela 1791eko Irailean iraultza zalantzan jartzen duen 17 artikuluko manifestua argitaratu zuen, helburu bakarra zuen manifestu honek: Emakumea libre jaio eta gizon zein emakumeek eskubide berdina zituela erakustea.

Bestalde, Olympe proposamen aurrerakoiekin agertu zen, dibortzioa baimentzea eta ezkontza erlijiosoak indargabetzea eskatu zuen, ezkontza zibilak bultzatuz. Bestalde, ezkondu gabeko bikoteen semeak onartzea eta amaetxeen eta eskaleentzako aterpeak sortzea eskatu zuen. Ideia hauek bere bizitzaren isla dira:bera ezkontzera derrigortu zuten eta haur ez onartua izan zen, izan ere bere aita markes bat zen, baina honek sekula ez zuen onartu. Azkenik, eskubide berdinak eskatzen ditu, bera kargu publiko edo zenbait ogibide edukitzea ezinezkoa egiten batizitzaion.

Esan beharra dago, Frantziar iraultza baino urte batzuk lehenago eta baita iraultza martxan zen bitartean, bere obrarik ezagunenak eta errebendikatiboenak argitaratu zituela. Hasiera batean kritika ugari eduki zuen, izan ere gizonezkoen munduan murgildu baitzen eta gizon burgesek eta antzokiko jabeek emakumea izateagatik askotan baztertzen zuten, gutxietsiz. Antzerkian emakumearen aldeko ideiak azaltzen zituen eta desberdintasun sozialak airean agertzen ziren. Obra hauek frantziar gizarteko zati handi bat asaldatzen zuten eta behin iraultza egina zela, jakobinoak progresistatzat bere burua zutenak ere asaldarazi zituen, izan ere Olympe garairako aurreratua baitzen. Jakobinoen ideietan ez zegoen emakumeen aldeko eskubideak babestuko zituen neurririk. Olymperen obra batek honako izena zeukan: Emakumearen eta Emakumezko Herritarren Eskubidearen Adierazpena, batzar nagusian bera gutxietsi eta egun gutxitara idatzi zuen.

Jakobinoak beraien aurkako ideia politikoak ezabatu nahi zituzten, garbiketa politiko eta ideologikoa zabaldu nahi zuten. Beste korronte garrantzitsu bat garatzen eta gorpuzten ari zirenak zapalduz. Olympe Jakobinoen erradikalismoak aldenduta talde girondinoan sartu zen, aldi berean egunkarietan eta eskuorrietan beste iraultza mota bat eskatzen zuen modu aktiboan. Egun batean bere pentsaerak eskuorrietan banatzen ari zela, jakobinoek atxilotu egin zuten.

Bera zen benetako frantziar iraultza

 

1793an, Olympe Auzitegi Iraultzailera eraman zuten, bi egun lehenago bere kide Girondinoak exekutatu zituztela eta bera bide berdinetik joango zela pentsatzen zuen. Olymperen defentsarako auzitegiak ez zuen abokaturik onartu, hala eta guztiz bere burua babestu zuen epaileen aurrean, ez zuen abokatu beharrik bere burua babesteko. Hurrengo egunean gillotinaz hil zuten, zenbait egunkarietan lehen aldiz bere adorea eta duintasunaren ondorioak argitaratu zituzten, frantziar iraultzan iraultza ekarri zuen emakumeaz ari gara hitz egiten.

Olympe hil egin zuten, baina nahiz eta nazioarteko hedabideetan zabaldu ez arren, berak ondare garrantzitsu eta kementsua utzi zuen, feminismo modernoaren ama bihurturik. Bera zen benetako iraultza frantsesa.

Bera zen benetako frantziar iraultza Bera zen benetako frantziar iraultza Bera zen benetako frantziar iraultza Bera zen benetako frantziar iraultza

Geografoa eta ikertzailea.Piztuaraziko sortzaile eta zuzendaria.

5 pentsamendu “Bera zen benetako frantziar iraultza”-ri buruz

  • Beñat Castorene 2021-10-20 16:45

    Olympe hau ez nuen ezagutzen baina diozunez emakume aparta zen dudarik gabe.
    “Baina iraultza honek akats bat zuen, zenbait emakumeen kemena ez zela islatu ondorioetan […]”
    Alabaina, iraultzaren akats bakarra izan baledi!
    Ander, esaldi hau irakurtzerakoan, ezin diot burutik kendu ezker abertzalearen frantses iraultzazaletasun sortzetikakoa. Iparraldean (bederen) ez da urrunago bilatu behar abertzaletasunaren egoera latzaren arrazoietariko bat.
    Egiatan, iraultzak akats bat baino gehiago dauzka EHarentzat, arpilatu eta martirisatu ditu gure probintziak oro, baita iparraldekoak sinpleki ezeztatu ere. Oso kaltegarria izan da guretako. Lapurdin batez ere.
    “Bera zen benetako iraultza frantsesa” diozu baina nola sinets ordea bere benetako ordezkaria erahiltzen duen iraultzaren baitan?

  • Neronek frantsesa bakarrik tortilla jaten dut, oso gustagarria. Baina Frantziako Iraultza jakobino nazionalista
    Inperialista faxistek burututako etnozidioa baino ez da.

  • Frantziar iraultza? Zerorren irakasleek horrela irakatsi badizute zure maila bera dute, hutsaren hurrengoa. Frantziako Iraultza, beno. IKERTZAILE……
    BOA TXO, BUENO TU, ESANEN DIDAK.

  • Ander Otaño 2021-10-23 00:40

    Frantziar iraultza zer den ez duzu ulertu. Absolutismoa bukatzeko mugimendua izan zen. Agian berria egingo zaizu terminoa. Frantziar iraultzak akats ugari zituen. Frantziar iraultza 1789ko Uztailean izaten da mugarria, baina ez da orduan bukatzen fase eta Garai desberdinak izaten ditu. Olympe bezalako emakumeak Urriaren 5ean protestatzera atera ziran, protesta ikaragarri gogorrak egin zituzten, gosete handia zegoelako eta parisko hiriburua irinarekin hornitzea lortu baitzuten.
    Zenbait emakume Garai horretan armak ematen hasi ziren, iraultzaren zati handi bat sentitzen zirelako eta gizonezkoen espazioa hartu eta emakumeak hor egon daitezela erakutsi nahi zuten.

  • Ez didazu entelegatu. Neronek adierazi nahi nizun euskal tradizioan frantsesak, Txirritaren Frantses Euskaldun bat, ingelesak, katalanak eta gaztelania, azken hori salbu, berdin erabili direla jendea eta hizkuntza izendatzeko. Ez dago euskaraz frantziarrik, frantsak dituk.