Zertaz doa trans eskubideen kontu hau?

Zertaz doa trans eskubideen kontu hau? – 

Zertaz doa trans eskubideen kontu hau?

Zertaz doa trans eskubideen kontu hau?

Eztabaida teorikotik haratago, trans pertsonen eskubideen aldeko mugimenduak adostasun argiak ditu.

Duela bi aste, besteak beste, PSOEko bi ministrok sinatutako barne-dokumentu bat argitaratu zen. Bertan hainbat kontzeptu eta ideia aztertu ziren: alde batetik, “sexua” eta “egia” biomedikoki adierazten duten markatzaile biologikoen multzo gisa. Eta bestetik, generoa konstruktu sozial eta kulturala, azterketarako tresna, giza kategoria baino gehiago.

Terminoen kontu honek, hitz horiek benetan jasotzen dutenari buruzko beste artikulu luze bat merezi du, bai eta horien bidez gure banakotasunak eta gizarteak nola ordenatzen ditugun.

Zertaz doa trans eskubideen kontu hau?
Argazkiak: Eduardo Gaviña (Yogurinha Borova) ‘Ni naiz naizena‘ websailerako

Erreferentziazko lanen errepaso bibliografiko batek agerian uzten duenez, “sexua” ez da bakarrik hori baizik eta identitateari, garen horri (aukeratu ezin dena), uztartzen zaion kontzeptua da. Gainera, “generoa” ez da hautu hutsez hautatzen den ezer, baizik eta gizarte arauek emakume eta gizonei maskulinotasuna eta femeninotasuna modu konkretuan nola ezartzen dioten aztertzeko balio digun erraminta teorikoa.

Praktikan, gaur egun gu nor garen (betidanik izan garen, eta izaten jarraituko duguna) zalantzan jartzen dutenek hau diote: alde batetik, transexualitate esperientzia duen pertsona profesional batek, kanpotik, haren nortasuna – eskura ditugun bitarteko eta teknologiekin ezinezkoa den zerbait, bestalde – egiaztatu behar duela. Eta bestetik, pertsona guztien nortasuna gainontzekoei ikustarazteko prozesuan inork kanpotik prozesu medikurik ez inposatzeak (autodeterminazioa) hainbat gaizkilek emakumeak jipoitu, bortxatu, eta transexualitate egoera beren probetxurako pribilegio bezala erabiliko dutela.

Noiz izan da ba, transexualitatea pribilegio bat, perspektiba historikotik marginazio eta langabezia tasak ikusita?

Puntu honetara iritsita, interesgarria da argitzea zeitzuk diren aspalditik lerro gorriak ezarrita dituen trans komunitatearen  proposamenak:

Indarrean dagoen legea 3/2007 Legea da, pertsonen sexuari buruzko aipamenaren erregistroko zuzenketa arautzen duena –garai hartan “Genero Nortasunaren Legea” esaten zitzaion–. Lege horrek arautzen duenez, dokumentu ofizialetan (NANean, kasu) sexuaren aipamenaren aldaketa egin behar da, eta adin nagusikoa eta espainiar nazionalitatea izan behar da. Lege horren erreforma da dokumentu horretan defendatzen dena.

Hala ere, trans erakunde gehienek ez dute 2007ko “genero-identitatearen” legea erreformatu nahi. Ez baita trans mugimenduaren eskaera historikoetako bat. Izan ere,  lege hori indargabetzea eta erabat berria den Lege Integral Trans bat egitea da eskatzen dena.

.

Zergatik behar da Trans Lege berri bat?

Genero Nortasunaren Legea erreformatzeak 2007az geroztik trans esperientzia duten pertsonek gaixotasun mentaltzat hartzen dituen esparrua zilegitzat hartzea da. Izan ere, gaur egun 2007taz geroztik dugun estatu mailako lege honek –diagnostiko psikiatriko bat eskatzen duena legeak zu babesteko–  kanpoko ziurtagiri hori eta bi urteko tratamendu hormonala behar direla defendatzen du. 2007ko lege honen izapidetzean jada baloratu ez ziren alternatibak egon ziren. Lege hori ankerra, onartezina eta basatia da.

Madrileko kongresua 2019ko Martxoak 17, Trans-legearen erregistro eguna. (‘Ni naiz naizena‘ websaila).

Lege berriarekin, Estatura etorriko dira esterilizazioagatiko estatuaren aurkako kereilak (oso legitimoak). 2007ko legean gutxienez 2 urteko prozesu medikoa eskatzen zen (kasu gehien-gehienetan nahitaezko hormonazioa). Eta horren berehalako ondorioa antzutasuna da. Suedian dagoeneko kalte-ordaina ematen ari zaie nahitaezko esterilizazio hori salatu zuten trans pertsonei. Gainera, trans egoeran dauden pertsona guztiek ez dute tratamendu hormonalik eskatzen.

Bestetik, adingabeak klasean beren izenez izendatuak izatetik baztertzea, eta benetan direnak bezala aipatzea, edo bigarren mailako herritartzat hartzen ez dituztenak Espainiakoaz bestelako nazionalitatea dutenak.

Azkenik, beren jatorrizko herrietatik beraien trans esperientziagatik bere bizitza arriskuan ikusten duten asilo-eskatzaile eta migratuak ere gaur egun dugun 2007ko lege horretatik kanpo geratzen dira.

Trans komunitatearekiko eta oinarrizko higiene politikoarekiko konpromiso zintzoaren ondorioz, estrategikoa da 2007ko lege hori, “Izen eta Sexuaren Erregistro Zuzenketari” buruzkoa, indargabetzea. Eta lege integral berri bat egitea, dokumentazio administratiboa aldatzeaz gain, trans komunitatearen zaurgarritasunari helduko diona. Eta soluzioak mahai gainean jarriko dituena lanaren, gizartearen, hezkuntzaren, osasun-zerbitzuetarako sarbidearen, komunikabideetako ordezkaritzaren, kirolaren edo trans pertsonek jasaten dituzten indarkeria espezifikoen arloan.

Funtsezko gai sinbolikoa da sakonera horretako harrapaketen aurrean: indargabetzea, barkamena eskatzea eta pertsonei erreparazioa ematea, beste oinarri berri eta txukun batzuk dituen lege berri batekin. Duela 13 urte ahaztuta geratu zenari helduko dion Lege Integral Trans bat.

 

Zertaz doa trans eskubideen kontu hau?

* Argazkiak erredakzioak ekarriak

Aitzole Araneta sexologoa, berdintasun-teknikaria, Trans ekintzailea, Estatu Mailako trans-lege integralerako lan mahaiko kidea. Elkarrekin Podemoseko bozeramaile Donostiako udaletxean eta Podemosen Estatuko hiritar kontseiluko kide.

2 pentsamendu “Zertaz doa trans eskubideen kontu hau?”-ri buruz

  • Aitzolek sexua zer den ez omen daki. Laburbilduz,sexua ez da identitate bat. Sexua gametoen sortze POTENTZIALAK ebazten du. Esterilitateak ez du kondizio sexuatua ezabatzen. Sexua gure zelula guztietan adierazten da. Generoa,gizarte matxistak sexuei eslaitzen dizkion estereotipo ta rol matxista aldakorrak. Aldakorrak denboran zehar ta lurraldearen arabera,beti itu berberarekin,emakumea gizonaren azpitik mantentzeko.
    Transexualitate duen pertsonalitatea? Genero nortasuna? Genero nortasuna ez da esistitzen. Alfredo Kinseyk pederastak asmatutako terminoa da. Rol ta estereotipo matxisten nortasuna? Sexua ez da aukeratzen,naturak ematen dizu ta ezin da abolitu. Generoa ere ez da aukeratzen,gizarte matxistak eslaitzen dizu,ta eraikuntza soziala den heinean abolitu daiteke. Ta ile luzea eraman behar izatea,edo soinekoa janzteaz oso haratago doa. Esatea biztanleriaren erdia menpean mantentzeko sortu den eraikuntza soziala nortasuna dela,iraingarria da. Gizon batek aurpegia margotzea gustoko dezake,hori bere nortasunaren parte izan daiteke,baina horrek ez du esan nahi gizon hori femeninoa denik. Arras ezberdina da.

    Legeak ziurtagiri bat eskatzen du milaka gauzetarako,gauzak demostratu behar direlako. Elbarrituak mota guztietako frogak aurkeztu behar ditu elbarrituak laguntzeko egiten diren politikak lagundu ditzaten,ez doa ta esaten du,elbarritua naiz,emaidazu laguntza bat.

    Medikuaren eskaria kentzeak eragiten du disforiaren atzetik dagoena ikertzea ezinezkoa izatea.
    Zerk sortzen du sexu disforia? Zer da ? disforia?
    Disforia ez da gizon bat emakume sentitzen dela edo alderantziz, sentimendu hori ez da esistitzen.
    Disforia euforiaren aurkakoa da, pairatzen duenaren gorputzarekiko ematen da,horrek bere ezaugarri sexualak arbuiatzera eramaten du,ta aurkako sexuaren itxura izateko gura sortzen zaio. Zergatik? Soilik bi sexu esistzen direlako.
    Beraz esatea jende hori behartzen dela bere gorputza kaltetzen duen ezer hartzera ez da guztiz egia.
    Disforia ez baduzu, zergatik nahi duzu fikzio juridiko bat aitortu diezaizuten ez zarena zarela legalki aitor diezaizuten?
    Ta esan dut ez dela guztiz,sikologoenera joateko baldintza kendu den lekuetan,zure nahiaren atzetik zer dagoen ikertzea ilegala bihurtu dutelako,ta soilik disforia duenak nahi duena egitera behartua daude.
    Ta disforia nerabezaroa ta gero %80an bakarrik pasatzen den trastornoa denez, (ez delako egia OMEk bere gidatik atera duenik, epígrafez aldatu du soilik), ume ta nerabei men egin behar izateak,nerabezaroa ta gero,beraien gorputzak betiko suntsitu ta gero,erakundeak salatzen hasi dira,nerabeak zirenean ez zeudelako horrelako aukera hartzeko garatuak,ta estaduek beraiei men egin ordez, zergatik gertatzen zitzaien ikertu behar zutela esaten dute.
    Zerk sortzen du disforia? Abusu sexualek,homofobiak,bai gizartearenak edo familiarenak,munchausen botereengatik,gerrakizun lazgarriak,autismoarekin erlazionatuta dago,buruko hainbat gaitzek… Beraz medikuak ikusi ditzan, sikologoek aztertu ditzaten ekiditen, hori guztia ea pairatu duten ekiditen da.
    Nortzuk mesedeztuak dira? Disforia ez duten gizonak.

    Emakumeen espazio pribatu guztietara sartu ahalko dira,ta kontzekuentzia lazgarriekin,kirolei ere eragiten die,erdipurdizko kirolari gizonak,emakumeen errekorrak hausten ari dira. Kiroletan zer sentitzen duen berdin duelako. Ta hori bai,nahiz ta fikzio juridiko hori kasu berezietan onartu,ezin da guztirako izan,kirolak adibidez.

    Zapateroren legeak,penarengatik ta honen atzetik kriston dirutza dagoenez,inongo ebakuntzarik gabe gizona emakume izendatzen du, horrek bortizkeria matxistengatik konfenatutako gizonak emakumeen kartzeletan sartzea ahalbidetu du,momentuz gutxi dira baldintzak daudelako, baldintzak kenduz, beste herrialdeetan gertatu dena gertatuko da

    Pederastak,hiltzaileak, bortxatzaileak enakumeen kartzeletan daudela,gero ta gehiago dira,ta zer egin dute? Emakumeak bortxatu.
    Norbegian lege hauek aprobatu zirenetik, emakumeak bortxatzen duten “emakumeak” %300 hazi dira,ta hori biztanleriaren %0.2 direla.
    Beraien umeak lagundu nahi dituzten gurasoei zaintza kentzen diete, gizon bat 21 egun kartzelaratu zuten gizon bati gizon deitzeagatik….

    Irlandan neskatoak ia ez dira komunera joaten, beraien komuna ta dutxetan mutil nerabeak sartu ahal direlako, giltzurrun arazoak handitu zaizkie,hilekoa dutenean gehiago geratzen dira etxean…

    Zapateroren legea erreformatu behar da,baina baimentzen dituen barrabasakeriak atzera botatzeko

    Gehiago ez luzatzeko,izen batzuk utziko ditut. Jarri izenak interneten,ta ikusi zer gertatzen den. Suedian gertatzen dena interesatzen bazaizue, YouTuben Trans train duzue,3 atal dira. Salatzaileak gazteak dira,ea pozik dauden guztiari baietz esan zietelako.

    Keira Bell,Lia Thomas Igerilaria,Cece Telfer,Genevieve Gluck ta ezer ez den CIS hitza,beste pederasta. Presos “trans” vuelven a “cambiar de género” al salir de las cárceles de mujeres. The Times, 2.1.22 ,Laurel Hubbard ,McKinnon txirrindularia,Martine Rothblatt,Rachel Levine … Ez duzue zuen buruei galdetzen nola den posible biztanleriaren %0,2 edo den kolektibo batek,nola lortu duen hain denbora laburrean,mundu erdian nahi dituzten legeak aproba ditzaten?
    Askoz informazio gehiago jarri dezaket baina ez dakit loturak jarriz publikatuko luketen edo ez.

  • Definizioa labur geratu zait. Sexua gametoen sortze POTENTZIALAK ebazten du, esterilitateak ez du kondizio sexuatua ezabatzen, gametoak zelula haploideak dira eta soilik bi mota daude, obuluak eta espermatozoideak.
    Norbaitek intersexualak aipatzen baditu,emakume ta gizonak dira ere,afekzio mediku bat dute,ta gizona edo emakume diren arabera,afekzioa ezberdina da.
    Biologia esistzen dela esateak ez du esan nahi zure papera bizitzan bat izan behar duenik. Hori VOX ta transaktibismoak esaten dute. VOXek esaten du,sexu batekoa bazara,zure izaera,gustoak,apetak,papera bizitzan hau da, transaktibismoak esaten du, gizarte matxistak emakumeei eslaitzen dion paperaren rolak ta apetak gustoko badituzu,emakumea zara, gizonenak gustoko badituzu,gizona. Hau da, biek uste dute gizon ta emakume izaera,apeta,rolak daudela. Zientziak ta logikak,femimismoak… Esaten du,sexuaren arabera gizonak ta emakumeak daude,ta biak milioika modukoak izan daitezke,beraien apetak izan,milioika identitate ezberdin… Baina ez da gizon edo emakume identitatea esistitzen,gizon edo emakumeei dagozkien apetak… Ta horrek ez du sexu bat bestearen gainetik jartzen.

    Disforia duena zientziaren aldetik tratatu behar da,baina hartzen diren erabakiak gizartean duen eragina ere ikusi behar da. Ez da penarengatik legislatu behar.
    Trabsaktibismoa misoginoa,homofoboa, azientifikoa da, horregatik gero ta LGB ekarte gehiago sortzen ari dira beste hizkietatik at,homosexualen konbertsio terapiak bultzatzen duelako, orientazio sexuala ukatzen duelako,sexuarekiko erakarpen sexuala ordez,bakoitzaren autoperzepzioaren erakarpen sexuala dela esanez.
    Zakilak jan nahi ez dituzten lesbianei transfobia leporatzen diete.
    Gizon batek bere burua emakumetzat badu,ta lesbianei emakumeak gustatzen bazaizkie,beeein behar zaielako “emakume” horrek zakila badu. Baina emakumea,giza espeziearen eme heldua da,ez da desira edo uste bat. Kotoizko sabaia deitzen zaio.

    Guzti honetan noski,umeak ta emakumeak galtzaile,baita beraien burua gizontzat duten emakuneak ere. Baina asko luzatu naiz jada.