Zertaz doa trans eskubideen kontu hau?

Zertaz doa trans eskubideen kontu hau? – 

Zertaz doa trans eskubideen kontu hau?

Zertaz doa trans eskubideen kontu hau?

Eztabaida teorikotik haratago, trans pertsonen eskubideen aldeko mugimenduak adostasun argiak ditu.

Duela bi aste, besteak beste, PSOEko bi ministrok sinatutako barne-dokumentu bat argitaratu zen. Bertan hainbat kontzeptu eta ideia aztertu ziren: alde batetik, “sexua” eta “egia” biomedikoki adierazten duten markatzaile biologikoen multzo gisa. Eta bestetik, generoa konstruktu sozial eta kulturala, azterketarako tresna, giza kategoria baino gehiago.

Terminoen kontu honek, hitz horiek benetan jasotzen dutenari buruzko beste artikulu luze bat merezi du, bai eta horien bidez gure banakotasunak eta gizarteak nola ordenatzen ditugun.

Zertaz doa trans eskubideen kontu hau?
Argazkiak: Eduardo Gaviña (Yogurinha Borova) ‘Ni naiz naizena‘ websailerako

Erreferentziazko lanen errepaso bibliografiko batek agerian uzten duenez, “sexua” ez da bakarrik hori baizik eta identitateari, garen horri (aukeratu ezin dena), uztartzen zaion kontzeptua da. Gainera, “generoa” ez da hautu hutsez hautatzen den ezer, baizik eta gizarte arauek emakume eta gizonei maskulinotasuna eta femeninotasuna modu konkretuan nola ezartzen dioten aztertzeko balio digun erraminta teorikoa.

Praktikan, gaur egun gu nor garen (betidanik izan garen, eta izaten jarraituko duguna) zalantzan jartzen dutenek hau diote: alde batetik, transexualitate esperientzia duen pertsona profesional batek, kanpotik, haren nortasuna – eskura ditugun bitarteko eta teknologiekin ezinezkoa den zerbait, bestalde – egiaztatu behar duela. Eta bestetik, pertsona guztien nortasuna gainontzekoei ikustarazteko prozesuan inork kanpotik prozesu medikurik ez inposatzeak (autodeterminazioa) hainbat gaizkilek emakumeak jipoitu, bortxatu, eta transexualitate egoera beren probetxurako pribilegio bezala erabiliko dutela.

Noiz izan da ba, transexualitatea pribilegio bat, perspektiba historikotik marginazio eta langabezia tasak ikusita?

Puntu honetara iritsita, interesgarria da argitzea zeitzuk diren aspalditik lerro gorriak ezarrita dituen trans komunitatearen  proposamenak:

Indarrean dagoen legea 3/2007 Legea da, pertsonen sexuari buruzko aipamenaren erregistroko zuzenketa arautzen duena –garai hartan “Genero Nortasunaren Legea” esaten zitzaion–. Lege horrek arautzen duenez, dokumentu ofizialetan (NANean, kasu) sexuaren aipamenaren aldaketa egin behar da, eta adin nagusikoa eta espainiar nazionalitatea izan behar da. Lege horren erreforma da dokumentu horretan defendatzen dena.

Hala ere, trans erakunde gehienek ez dute 2007ko “genero-identitatearen” legea erreformatu nahi. Ez baita trans mugimenduaren eskaera historikoetako bat. Izan ere,  lege hori indargabetzea eta erabat berria den Lege Integral Trans bat egitea da eskatzen dena.

.

Zergatik behar da Trans Lege berri bat?

Genero Nortasunaren Legea erreformatzeak 2007az geroztik trans esperientzia duten pertsonek gaixotasun mentaltzat hartzen dituen esparrua zilegitzat hartzea da. Izan ere, gaur egun 2007taz geroztik dugun estatu mailako lege honek –diagnostiko psikiatriko bat eskatzen duena legeak zu babesteko–  kanpoko ziurtagiri hori eta bi urteko tratamendu hormonala behar direla defendatzen du. 2007ko lege honen izapidetzean jada baloratu ez ziren alternatibak egon ziren. Lege hori ankerra, onartezina eta basatia da.

Madrileko kongresua 2019ko Martxoak 17, Trans-legearen erregistro eguna. (‘Ni naiz naizena‘ websaila).

Lege berriarekin, Estatura etorriko dira esterilizazioagatiko estatuaren aurkako kereilak (oso legitimoak). 2007ko legean gutxienez 2 urteko prozesu medikoa eskatzen zen (kasu gehien-gehienetan nahitaezko hormonazioa). Eta horren berehalako ondorioa antzutasuna da. Suedian dagoeneko kalte-ordaina ematen ari zaie nahitaezko esterilizazio hori salatu zuten trans pertsonei. Gainera, trans egoeran dauden pertsona guztiek ez dute tratamendu hormonalik eskatzen.

Bestetik, adingabeak klasean beren izenez izendatuak izatetik baztertzea, eta benetan direnak bezala aipatzea, edo bigarren mailako herritartzat hartzen ez dituztenak Espainiakoaz bestelako nazionalitatea dutenak.

Azkenik, beren jatorrizko herrietatik beraien trans esperientziagatik bere bizitza arriskuan ikusten duten asilo-eskatzaile eta migratuak ere gaur egun dugun 2007ko lege horretatik kanpo geratzen dira.

Trans komunitatearekiko eta oinarrizko higiene politikoarekiko konpromiso zintzoaren ondorioz, estrategikoa da 2007ko lege hori, “Izen eta Sexuaren Erregistro Zuzenketari” buruzkoa, indargabetzea. Eta lege integral berri bat egitea, dokumentazio administratiboa aldatzeaz gain, trans komunitatearen zaurgarritasunari helduko diona. Eta soluzioak mahai gainean jarriko dituena lanaren, gizartearen, hezkuntzaren, osasun-zerbitzuetarako sarbidearen, komunikabideetako ordezkaritzaren, kirolaren edo trans pertsonek jasaten dituzten indarkeria espezifikoen arloan.

Funtsezko gai sinbolikoa da sakonera horretako harrapaketen aurrean: indargabetzea, barkamena eskatzea eta pertsonei erreparazioa ematea, beste oinarri berri eta txukun batzuk dituen lege berri batekin. Duela 13 urte ahaztuta geratu zenari helduko dion Lege Integral Trans bat.

 

Zertaz doa trans eskubideen kontu hau?

* Argazkiak erredakzioak ekarriak

Aitzole Araneta sexologoa, berdintasun-teknikaria, Trans ekintzailea, Estatu Mailako trans-lege integralerako lan mahaiko kidea. Elkarrekin Podemoseko bozeramaile Donostiako udaletxean eta Podemosen Estatuko hiritar kontseiluko kide.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude