Zer gertatzen da haurrek gustuko ez duten opari bat jasotzen dutenean?

Zer gertatzen da haurrek gustuko ez duten opari bat jasotzen dutenean? –

Zer gertatzen da haurrek gustuko ez duten opari bat jasotzen dutenean?

Gaur goizean haur askok opariak zabaldu dituzte ilusioz beterik. “Zer ekarri ote didate Errege Magoek?”, “Nik eskatutakoa jasoko al dut?”. Ia beti, haurrek eskatutakoa lortzen dute –muga batzuen barruan- eta zoraturik dabiltza egun osoan zehar beren opariekin. Baina zer gertatzen da jasotakoa ez denean haiek espero zutena? Estatu Batuetako zenbait gurasok esperimentu dibertigarri bat egin dute -dibertigarria haientzat, haurrek ziur ez dutela berdina pentsatzen- telebista saio batentzat: seme-alabei opari itsusi bat egin diete eta haien erreakzioa grabatu egin dute. Ausartuko zinatekete zure seme-alabari halakorik egiten haien erreakzioa ezagutzeko? 

Zer gertatzen da haurrek gustuko ez duten opari bat jasotzen dutenean?

Zer duzu buruan “Zer gertatzen da haurrek gustuko ez duten opari bat jasotzen dutenean?”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2012-01-06 19:21

    Atzo erregeek jendaurreko opari banaketa batetan 6-7 urteko haur bati bere aitarentzat beharko lukeen xagu bat ekarri zioten. Haserako haurraren harridura, amaren nolaostiaeznaizlehenagokonturatu aurpegia eta haurraren negarrak ikustekoak izan ziren.