Herritarren ekimenari esker Iruñerrian ETB ikus daiteke LTD bidez

b244794anavarradirecto_1Atzotik Iruñerrian Euskal Telebista LTD bidez ikusteko aukera dago herritar batzuen ekimenari esker. Horretarako, Erreniegara begira jarri behar dira antenak eta 21 kanala sintonizatu. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak -milioi bat euroren gorabeheragatik- lortu ez dutena Iruñerriko herritarrek egin dute: ETB LTD bidez ikusgai dago Iruñerrian.

Noticias de Navarrak iragarri du albistea. ETB1 eta ETB2 kateak LTD bidez ikusteko Erreniegara begira jarri behar da (dagoeneko hala ez izatekotan) antena, 21 kanalean. Atzo egindako frogen arabera, Iruñeako eta inguruetako etxebizitzen %80-90etan ikus daiteke horrela Euskal Telebista. ETB3 eta ETB Sat ez dira behar bezala ikusten oraindik.

Errepikagailu pribatu baten bitartez ikusten dela dio Diario de Navarrak. Gipuzkoatik jasotzen den seinale analogikoa LTD bilakatzen du tresna horrek. Hala, ikus-entzunezkoaren kalitatea ez da LTD izatera iristen.

Herritarrek ez dute haien nortasuna publiko egin nahi izan. Besteak beste, desagertzeko bidean jarri duten Navarra Directo saioa jende gehiagok ikusteko aukera izango du aurrerantzean.

etb, nafarroa

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

Zer duzu buruan “Herritarren ekimenari esker Iruñerrian ETB ikus daiteke LTD bidez”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude